Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AUZOKO JAIAK

ILBEk Udaberriko 2. Festa antolatu du gaur larunbata maiatzak 4

Iñigo de Loiolako Bizilagunen Elkarteak, Udaberriko 2. Festa antolatu du auzoan. Ekitaldiak kale horretako plazatxoan egingo dira, gaur larunbata, hilak 4, goizeko 10:00etan hasita.

1. argazkia

Elkarteko presidente Idoia Arteagak, Agustin Valdivia alkatearekin, Txus Alonso jaietako zinegotziarekin eta elkarteko kideekin batera, jaiaren programa aletu zuen, eta herritar guztiak gonbidatu zituen bertaratzera, ondo pasatzeko. Halaber, eskerrak eman zizkien festa antolatzeko kolaboratu duten denda, taberna eta enpresa guztiei eta Lasarte-Oriako Udalari.

Udalak 4.588,29 eurorekin eta laguntza logistikoarekin kolaboratzen du.

Azpimarratu behar da Iñigo de Loiola kalea, 17. ataritik Belatz tabernaraino doan tartean, itxita egongo dela, baina aparkatuta dauden ibilgailuei handik irteten utziko zaiela.

Festaren programa honako hau izango da:

  • 10:00-11:30: Diana. Ankoker trikitixa auzoan zehar.
  • 11:00…: Pintxo-potea, izakinak amaitu arte.
  • 11:00-13:00: Haurrentzako jolasak, patrozinatzaileen sariekin.
  • 11:30-13:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 10:00-12:00: Haur eta helduentzako bizkotxo-lehiaketa. Bizkotxoak entregatzeko epea 12:00ak arte. Sari-banaketa 13:00etan.
  • 11:30-14:00: Kilkerband txaranga kaleetan barrena.
  • 14:30: Paella herrikoia. 10 € paella + edari 1 + postrea (ticketak ahituta).
  • 16:30: Bingoa patrozinatzaileen sariekin.
  • 16:30: Yon Pavón Cocktail Events barra.
  • 18:00: Diskoteka Dj Karpinekin, festa amaitu arte.

Kartela