partekatu
• KULTUR ETXEA
Inbertsio berriak Kulturetxeko auditorioan
Udalak 16.640 euro xedatu ditu haur-altxagailuak erosteko eta eszenatokiko hainbat elementu berritzeko.
Cinetrónica S.L. enpresak hornituko ditu 13.010 euroan Kulturetxeko auditorioko banbalinoia, gortina amerikarra eta haren erreia, beharrezkoa baitzen elementu horiek berritzea.
Industrias Korflip enpresak, berriz, 144 haur-altxagailu hornituko ditu auditorioko butaketarako, elementu horiek beharrezkoak baitira publiko txikienari ikusbidea errazteko. 3.630 euroko kostua izango du.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala