partekatu
• AZAROAREN 25
Indarkeria matxistaren kontrako jarduera ugari Lasarte-Orian
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatuko da Lasarte-Orian aste honetatik aurrera, eta herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi egingo dira izurri ikaragarria den bortizkeria matxistaren kontra.
Azaroaren 25ean emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta egingo diren ekitaldien aurkezpenean izan ziren Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkatea, Lourdes Acevedo, berdintasuneko zinegotzia, Sonia Zubizarreta teknikaria eta Maite Iglesias eta Irati Olaetxea berdintasuneko teknikariak.
Alkateak gogorarazi zuen azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurkako borroka ikusarazteko data bat dela, eta borroka horretan guztiok elkarrekin arraun egin behar dugula. Valdiviak nabarmendu nahi izan zuen aukera bat dela gazteenen prestakuntzak duen garrantzia gogoratzeko, beren imajinariotik atera dezaten balio matxistekin lotuta ikasi duten guztia.
Azken mezu gisa, nabarmendu nahi izan zuten azaroaren 25a geldialdi bat dela egunero gertatzen den errealitate bat ikusarazteko bidean, eta errealitate hori hainbat modutan agertzen dela, ez soilik eraso fisikoen bidez.
Txiki-txikitatik, errespetuan hezi behar dugu, hitzaren zentzurik zabalenean, bai eta indarkeriaren forma guztien arbuioan ere.
Maite Iglesiasek eta Irati Olaetxeak ekitaldien programa azaldu zuten.
Hauxe da programa:
Azaroaren 13tik abenduaren 1era
Erakusketa: Ni naiz naizena, Yo soy quien soy, trans pertsonen bizipenak.
Manuel Lekuona kulturetxeko kafetegian.
Azaroaren 15ean, asteazkenarekin
16:30. Bideoforuma.
Biyak Bat jubilatuen elkartean.
Azaroaren 16an, ostegunarekin
18:30. Mahai-ingurua: Lodifobia eta elikadurako nahasmenduak: la dictadura del cuerpo. Hizlariak:
- Yolanda Iglesias, ACABE Gipuzkoa elkarteko koordinatzailea eta psikologoa.
- Mijo Lizarzaburu, militante transfeminista eta filosofoa, Ezin kabitu! Euskal Herriko lehen jardunaldi lodien antolatzailea.
- Maddi Etxeberria, nutrizionista eta dietaren aurkako posizionamenduko eta osasuna taila guztietan mugimenduko militantea.
Antonio Mercero guneko hitzaldi-aretoan. Gaztelaniaz.
Azaroaren 17an, ostiralarekin
20:00. Zineforuma: “O Corno” filmaren proiekzioa.
Manuel Lekuona kulturetxean.
*Okendo Zinema Taldearekin elkarlanean
Azaroaren 21ean, asteartearekin
18:00. Literatura-saioa: Lurraz beste, Garazi Arrula idazlearekin. Dinamizatzailea: Aintzane Usandizaga.
Antonio Mercero aretoan. Euskaraz.
*Irakurle-txokoarekin elkarlanean
Azaroaren 22an, asteazkenarekin
17:00. Haurrentzako ipuin-kontaketa (6-8 urte): Berdintasunean irakurketarekin jolastuz.
Manuel Lekuona kulturetxeko haur-liburutegiaren ondoko hitzaldi-aretoan.
*Kulturako departamentuarekin elkarlanean
Azaroaren 23an, ostegunarekin
17:00. Lasarte-Oriako Beldur Barik lehiaketako sarien banaketa, Emakumeen Zentroan.
Azaroaren 25ean, larunbatarekin
9:00–13:00. Autodefentsa feministako tailerra neska gazteentzat, Emagin elkarteak emana.
Manuel Lekuona kulturetxeko dantza-aretoan. Euskaraz.
*Aldez aurretik izena emanda.
12:00. Elkarretaratzea
Okendo plazan.
13:00–14:00. Hamaiketakoa tailer feministako parte-hartzaileekin.
Emakumeen Zentroan.
Azaroaren 28an, asteartearekin
19:00. Magma mia bakarrizketa, Beatriz Egizabal.
Manuel Lekuona kulturetxeko auditorioan. Sarrera dohainik. Gaztelaniaz.