Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KORONABIRUSA

Koronabirus pandemiari buruzko informazioa Lasarte-Oriako Udalatik

Udalak modu eguneratuan informatuta edukiko ditu Lasarte-Oriako herritarrak bere jardun-eremuan hartzen dituen erabakien berri emanez, erabaki ahala, udalaren webgunearen bitartez.

1. argazkia

COVID-19 koronabirusak eragindako pandemiak sorrarazi duen osasun-krisiaren ondorioz, beharrezkoa gertatzen da Lasarte-Oriako Udalak informazio eguneratua ematea hartzen dituen erabakiei buruz.

Lehenik eta behin, udalak lasaitasunerako mezua helarazi nahi die Lasarte-Oriako herritarrei, eta hedabideak baliatuko ditu aurrera eraman beharreko prebentzio-neurriak indartzeko, hartara kutsatze posibleak saihesteko.

Jarraibideak sinpleak eta aplikatzen errazak dira:

-        Eskuetako higienea maiz: urarekin eta xaboiarekin garbitzea.

-        Adinekoen eta haurren kontrol termikoa, sintomaren bat ikusiz gero.

-        Arnas arazoa edo sukarra bezalako sintomaren bat izanez gero, etxean egotea eta telefono honetara deitzea: 900.20.30.50.

-        Jende-pilaketak saihestea, adineko pertsonena batez ere.

Izaera prebentiboko neurri horien helburua da populazioko kolektibo ahulenak babestea eta kutsatutako pertsonen kopuruari eustea. Hala ere, Lasarte-Oriako herritarrei lasaitasunerako mezua helaraztea berresten dugu, eta herritarrei eskatzen diegu ihes egin dezala gezur eta zurrumurruetatik eta informa dadila osasun-agintariek beren komunikabideetan edo komunikabide orokorretan emandako informazioaren bidez.

Informazio ofiziala esteka hauetan lor daiteke:

-        Osasunaren Munduko Erakundea: https://www.who.int/es/emergencies/diseases/novel-coronavirus-2019/advice-for-public/q-a-coronaviruses

-        Osasun Ministerioa: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/ciudadania.htm

-        Osakidetza: http://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/

Udalak bere eskumeneko gaietan orain artean hartutako neurriei dagokienez, eta osasun-agintariek emandako gomendioen arabera, honako hauek dira:

-          “Ondo Ibili – Paseo osasungarriak” programa aldi baterako etetea.

-          KoTenT-Tu programa aldi baterako etetea.

-          Jubilatuen Etxea aldi baterako ixtea.

-          Udaleko bulegoetan hartu beharreko neurriei buruzko informazio-kartelak jartzea.

-          Prebentziozko neurriak hartzea Etxean Laguntzeko Zerbitzuan

Webguneko informazioa neurri berriak hartu ahala eguneratuz joango gara, eta komunikabideei ere jakinaraziko dizkiegu neurri horiek.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala