Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HAURREN UDALBATZARRA

Ingurumen-Hezkuntza programa

2023-2024 ikasturtean, Lasarte-Oriako Lehen Hezkuntzako bi ikastetxeek Ingurumen Hezkuntza Programan parte hartu dute: Landaberri Ikastolak eta Sasoeta Ikastetxeak. Zehazki, Lehen Hezkuntzako 4. mailako, 5. mailako eta 6. mailako ikasleak

1. argazkia

Lehen hezkuntzako bi ikastetxeetan Ingurumen Hezkuntza programa burutu da ikasturte honetan ere. Gizartean pil-pilean dauden gaiak jorratzen dira ikasleekin, beti ere eskola kurrikuluma kontuan izanik.

Hala, lehen hezkuntzako hiru maila desberdin dira hautatuak eta bakoitzean ingurumen alderdi bana lantzen da. Hondakinen arazoa laugarren mailako ikasleekin, landaretza eta biodibertsitatea bostgarren mailako ikasleekin eta energia seigarren mailako ikasleekin.

Gai guztiek sarrera bat izaten dute non ikasgaia eta herriko egoera lotzen diren eta ondoren atal praktikoa dator, eskulanak zein errepasorako jolasak.

Udazkenean landaretzaren gaiari egokitu zitzaion, bigarren hiruhilekoan energia gaia landu zen ikasleekin eta ikasturteko azken hiruhilekoan, hondakinei egokitu zitzaien.  Horrela, 3 ikasturteko ziklo batean, herriko ikasleak ingurumenaren zainketaren ardura mezuak jasotzen dituzte herriko errealitatea ezagutzearekin batera.

“Maitatzen ez dena ezin da zaindu, eta ezagutzen ez dena ezin da maitatu”.

Programari amaiera emateko, asteartean, ekainaren 18an, bi ikastetxeetako ikasle ordezkariak udalera joan ziren ikasturteko nondik norakoak udal agintariei kontatzera. Bide batez, herria hobetzeko proposamenak egin zizkieten.

Programa, udaleko hezkuntza eta gazteria sailak diruz laguntzen du eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak lan taldeak aurrera eramaten du.

Boletina deskargatu

Boletina [pdf]

Argazki galeria

1 2 3 4 5