 partekatu
  partekatu										
• "MAIALEN CHOURRAUT" KIROLDEGIA
14.490 euroko inbertsioa kiroldegirako muskulazio-makina berrietan
Lasarte-Oriako Udalak lau muskulazio-makina berri erosi ditu Maialen Chourraut kiroldegirako. Ekipamenduaren adjudikazioduna Bargin S.L. enpresa izan da.
 
																							Lasarte-Oriako Udalak kiroldegiko aretoetako makineria berritzeko eta mantentzeko helburuari eusten dio. Oraingo honetan, Bargin S.L. enpresak lau muskulazio-makina berri zerbitzatu ditu, eta kostua 14.490 eurokoa izan da.
 
				 
							 
									 
									 
									