partekatu
• LAGUNTZAK
Irailean hastera doa eskolako materiala erosteko laguntzak eskatzeko epea
Udalak gogorarazten du 2019-2020 ikasturterako eskolako materiala erosteko laguntzak eskatzeko epea irailaren 2an hasi eta urriaren 1ean amaituko dela.
Ekainean aurkeztu ziren laguntzak, eskola-adineko haurrak eta 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei zuzenduak, familia horiei sostengua emateko eta eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan erostea bultzatzeko helburuarekin.
Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:
- 20.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 90 €
- 20.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 65 €
- 30.000 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 35 €
Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean.
Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako faktura originalak edo tiketak. Tramitazioa on-line egiten bada, sinestamendu horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 2tik urriaren 1era arte izango da.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala