partekatu
• 2023KO INAUTERIAK
Ireki da 2023ko Inauterietako gaia aukeratzeko prozesua
Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahiko zenuke herria 2023. urteko Inauterietan?” lemapean. Proposamenak egiteko epea abenduaren 6an amaituko da.
Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak, Jaietako zinegotzi Txus Alonsorekin eta Herritarren Partaidetzarako zinegotzi Nagore Duranekin batera, 2023ko Inauterietarako gaiaren hautaketan parte hartzera animatu zituen herritarrak. Valdiviak datorren urtean inauteriak azkenean kalera itzuli ahal izatea opatu zuen.
Nagore Duranek azaldu zuen prozesua. Postontzietan banatuko den txartel batean, herritarrek 2023ko inauterietarako (otsailaren 17tik 21era izango dira) zein gai nahi duten esan ahalko dute. Txartelak udal-bulegoetan egon ohi diren postontzi gorrietan utzi ahalko dira. Webguneko herritarren parte-hartzearen atalean ere parte hartu ahalko da, edo partehartzea@lasarte-oria.eus helbide elektronikoaren bidez.
Iritzia emateko, abenduaren 6a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena.
Proposamenak jasoko dira, eta datorren urterako gaiari buruzko erabakiak hartzeko oinarri gisa erabiliko dira, konpartsekin batera. Horretarako, bilera bat egingo da abenduaren 12aren inguruan.
Alonsok iragarri zuen azaroaren 24an, 19:00etan, bilera bat egingo dela Gaztelekuan, konpartsei eta herritarrei irekia, 2023ko Inauterien programa diseinatzen hasteko.