Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GIZARTE-INTERESEKO DIRU-LAGUNTZAK

Irekita dago, uztailaren 24arte, gizarte-intereseko diru-laguntzak jasotzeko epea

Lasarte-Orian, ongizate sozialaren garapenerako lan egiten duten erakundeentzako diru-laguntzak eskatzeko oinarriak argitaratu dira. 18.785 euro jartzen ditu udalak horretarako, 2019rako. Proiektuko 2.800 euro izango dira gehienez.

1. argazkia

Ekainaren 27tik hasita, 15 egun balioduneko epea irekitzen da eta honen xedea diru-laguntzak norgehiagokako erregimenean emateko prozedura arautzea da. Diru-laguntzen onuradunak Zerbitzu Sozialen berezko jardun-eremuan jarduerak egiten dituzte  pertsona edo  elkarteak izango dira, hau da, biztanle guztien ongizatea sustatzen dihardutenak eta, bereziki, gizartetik baztertzeko arriskua dagoen situazioetan, haurren babesgabetasuneko egoeretan eta dependentziarako arriskua dagoen situazioetan eskuhartzen dihardutenak.

Irabazi-asmorik gabeko Gipuzkoako elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahalko izango dituzt  diru-laguntza hauek, betiere haien jarduerak bat baldin badatoz oinarri hauen xedearekin eta zerbitzua Lasarte-Oriako udalerrian ematen badute. Era berean, diru-laguntzen onuradun izan daitezke udalerriarentzat interesekotzat jo daitekeen jardueraren bat egiten duten Gipuzkoako entitate sozialak, nahiz eta zuzenean Lasarte-Orian zerbitzurik ez eman.

Eskaerak posta elektronikoz edo udaleko erregistroaren bitartez egin ahalko dira: gizartez@lasarte-oria.eus

Diru-laguntza bakoitzaren banakako zenbatekoak ezingo du gainditu 2.800 euroko kopurua, ez eta entitateak eskatutako kopurua ere. Elkarte edo eta pertsona fisiko bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

Irizpide eta balorazio-muga hauen kontuan izanda onartuko diren eskaeran hautatuko dira (gehienez 150 punturaino). Proiektu guztiak diruz lagunduko dira lortu duten puntuen arabera.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala