Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MUSIKA ASTEA

Lasarte-Oriako IX. Musika Astea

Lasarte-Oriako IX. Musika Asteak programa interesgarria ageri du Danok Kideren elkarlanari esker: Kamerata Oiasso "Con aire de tango", "Marina" opera eta Thierry Biscary.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Maite Iglesias Kultura zinegotziak, Kultur Etxeko kudeatzaile eta teknikariak eta parte hartzen duten taldeetako ordezkariek aurkeztu zuten maiatzaren 5ean hasi eta 9an bukatuko den IX. Musika Astea.

Maiatzaren 5ean, 18:00etan. Opera digitala

Macbeth, Giuseppe Verdirena. Londresko Royal Opera Housen bertsioan.

Phyllida Lloydek Royal operarako 2002an egindako ekoizpena ñabarduretan aberatsa da eta beltzez, gorriz eta urre-kolorez zipriztinduta dago. Sorginak, Anthony Ward diseinatzaileak turbante eskarlatoak dituzten izaki arrotz bezala irudikatuak, nonahi agertzen dira patuaren agente bezala. Lloydek, Macbethen semerik eza, bere ekintza izugarrien ondoren zelatan dagoen tristura ilun bezala irudikatzen du. Royal Operaren ekoizpena 1865ean Parisen estreinatu zen Verdiren berrikuspenean oinarritzen da, eta bertan Lady Macbethen "La luce langue" saria jasotzen da.

Maiatzaren 7an, 19:00etan.

Oiasso Kamerata: Con aire de tango

Maider Aizpurua, Kamerata Oiassoko presidenteak, aurkeztu zuen tangoen erritmo berezien inguruko kontzertua, eta gonbidatu berezia izango da bertan: Marina Beheretche. Biolin-jotzaile gaztea, birtuosismo eta eskarmentua nabaria duena Toulouseko eta Baionako Orkestretan solista izan baita.

Oiasso Kamerata Irungo hari orkestra bat da eta bertakoak dira taldea osatzen duten musikari profesional ia guztiak eta oraingoan tango kutsua duen bidaian abiatzen da.

Iluna, sentsuala eta kartsua. Dantza mota hau, poetak "Dantzatzen den pentsamendu tristea" bezala definitu zuena, 2009an Humanitatearen Kultur ondare ukiezin deklaratu zuten.

Maiatzaren 8an, 18:30etan. Opera

Agrupación Lírica Sasibil: Marina

Dani Miguel eta Joxean García, Sasibileko lehendakari eta zuzendari artistikoak, aurkeztu zuten aurtengo lana.

Normalean zarzuela antzezten den arren, aurten hasiera batean zarzuela gisa sortu zen opera bat antzeztuko da. Espainiako opera osoan gehien antzeztu den eta publikoaren harrera onena izan duen operetako bat.

"Marina" Francisco Campodrón antzerkigilearen libretoa zuen zarzuela bat izan zen lehenik, Emilio Arrieta konpositoreak, haren jaiotzaren 2. mendeurrena betetzen dela, 1855ean Madrilen estreinatu zuena. Enrico Tamberlick tenore italiarrak iradokita, Arrietak opera bihurtzeari ekin zion.

Azkenik, Miguel Ramos Carrion antzerkigileak eraberritutako libretoarekin, opera bezala estreinatu zen hiru ekitalditan. Arrietak bi bikote eta azken rondo bat gehitu zizkion.

Italiar opera kutsua duen opera bat da, baina hitz egiten den hizkuntza gaztelania da.

Biak nabarmendu zuten aktoreak lehen mailakoak direla, Ximena Agurto, Manuel de Diego, Antonio Torres eta Armando del Hoyo.

Sinopsia

Marina, barku kapitain baten umezurtz, bere aitaren lagun den Jorge marinako kapitainaz maiteminduta dago, nahiz eta Jorgeren intentzioetaz jabe ez izan. Horregatik, Pascualek ezkontza proposamena luzatzen duenean, baietza ematen dio Jorgeren erantzuna ikusteko. Jorge iristean bere sentipenak gordetzen ditu Pascual eta Marinaren ezkontzari baietza emanez.

Marina Jorgeren ezaxolaz harrituta geratzen da. Jorge, amodioaz sinisten ez duen bere lagun Roquerekin edan eta edan hasten da.

Marinaren aita hil aurretik idatzitako gutun bat Jorgek Marinari ematen dio, Pascual guztiz suminduz. Jorge bestalde, neskatilarekiko maitasuna adierazten du azkenean eta arazoa guztiz konpontzen da, Pascual emaztegairik gabe utziz.

Maiatzaren 9n, 19:00etan.

Thierry Biscary: Muda

Thierry Biscary, Kalakanen ordezkari ohiak, bere bakarkako bigarren diska aurkezten du, aldi honetan bere izenean.

Muda zentzu zabalean aipatzen du: bilakaerak eta iraultzak, bakoitzak pairatzen edo hautatzen dituen aldaketak. Manez eta Kobreak bere lehen diskoan, bere sustraiak omentzen zituen, bere aitatxiren izengoitia hartuz izen artistiko bezala. Lan horrek bere bizitzaren parte baten orrialdea pasatzerat lagundu zion, bere gurasoen baserriko premu kargua zurituz. Muda lanarekin, Manezen ordez Thierry Biscary dator. Kantari baxe nafartarrak bere barneko garapen pertsonala eta nortasun eraikitzea aipatzen dizkigu. Bere azal mamiak urtez urte kendu ditu, suge batek egin lezakeen bezala, eta prozesu hori alegiazko zein egiazko ixtorio batzueri esker ontatzen digu.

Abestien letrak osatzeko, berak batzuk idazteaz gain, Uxue Alberdi, Jon Benito, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze, Jon Maia olerkari eta bertsolarien laguntza jaso du.

IX. Musika Astearen aurrekontua 13.395,36 eurokoa da.