Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   DIRULAGUNTZAK

Jadanik eska daitezke igogailuak eta arrapalak instalatzeko laguntzak

Igogailuak eta arrapalak instalatzeko laguntzen eskaera egiteko epea ireki du udalak, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. 2021. urtean 150.000 euro bideratuko ditu.

1. argazkia

Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak igogailuak eta arrapalak jartzeko eska daitezkeen laguntzak aurkeztu ditu, aurten 50.000 euro gehiagorekin. 

 
Laguntzak lehia librean emango dira, eta etxebizitzen eraikinetan igogailuak instalatzeko edo irisgarritasuna hobetzeko obrak egiten dituzten jabe-komunitateentzat zuzenduta daude, betiere obren bukaera 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean aurreikusia badago.
 
Gehienez jaso daitekeen zenbatekoa 10.818 eurokoa izango da igogailuak instalatzeko, eta 1.803 eurokoa arrapalak edo antzekoak ipintzeko. Bestelako soluzioetarako, gehienezko laguntza 3.606 eurokoa izango da. 
 
Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarkia GAOn argitaratzen den egunetik hasita, publikazioaren egunerako amaituta dauden obren kasuan, eta 2021eko azaroaren 20ra artekoa data hori baino geroago amaitzen diren obretarako. GAOn datozen egunetan argitaratzea espero da.
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala