Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROLAK

Kiroldegiko begiraleen kontratua Bizkortzen enpresari adjudikatu zaio, 301.000 euroren truke

Udalak Bizkortzen enpresari adjudikatu dio Kiroldegi Munizipaleko kirol-jardueretako begiraleen, kirol-koordinazio teknikoaren eta uretako sorospenaren kontratua.

1. argazkia

Kontratazio honen xedea, urteko 301.000 euroan adjudikatu dena, honako zerbitzu hauek ematea da:

  • Lasarte-Oriako Udaleko Kirol-Zerbitzuak eskaintzen dituen ikastaro eta jarduera guztietarako kirol-monitoreak; esate baterako: mantentzeko gimnasia, pilatesa, body pumpa, tonifikazioa, egokitzapen fisikoa, entrenatzeko plan indibidualizatuak, indoor ziklismoa, igeriketaren ikaskuntza, aquagyma, kirol-ludotekak, kirol-udalekuak, zahartze aktiboa, kirol-jardueren sustapena, etab.
  • Lasarte-Oriako Udaleko Kirol-Zerbitzuaren koordinazio teknikoa eta kirol-arlokoa (kirol-programazioa, kirol-entitateak, ikastetxeak, kudeaketa...), lanaldi osoan (goizez eta arratsaldez).
  • Uretako salbamendua eta sorospena igerilekuan, igerileku munizipalak irekita dauden orduetan.

Kirol-jarduerak

Enpresa adjudikaziodunaren ardura izango da Udalaren kirol-eskaintza diseinatzea, planifikatzea, sustatzea eta garatzea, Udaleko Kirol-Zerbitzuak ezartzen dituen gidalerroekin eta kirol-politikarekin bat etorriz.

Kontratatutako zerbitzuak gehitu edo gutxitu egin ahalko dira, Udaleko Kirol-Zerbitzuak erabakitzen duenaren arabera, eta kontratuan estipulatutako prezioek arautuko dituzte. Jarduerak aurrera eramateko orduak 4.415 direla kalkulatu da, baina egiten diren inskripzioen arabera alda daitezke.

Enpresa adjudikaziodunak jarduera bakoitzaren programazio eta memoria espezifikoak egingo ditu eta aurkeztuko, inskripzioen kontrola eta jarraipena egingo du, saioetara joandakoen asistentziak erregistratuko ditu, eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen banakako jarraipena, ebaluazioak eta txostenak egingo ditu.

Salbamendua eta sorospena

Enpresa adjudikaziodunak modu aktiboan zainduko du igerilekuko esparrua, eta honako funtzio hauek beteko ditu, besteak beste:

  • Igerilekuko esparrua jendearentzat irekiko eta itxiko du, eta bainu-eremuan sorosleak izango ditu instalazioa irekita dagoen ordutegian, urteko egutegiaren arabera.
  • Lehen instantzian artatuko ditu igerilekuko esparruan erabiltzaileei gertatzen zaizkien lesioak, eta, beharrezkoa bada, laguntza medikoa eskatuko du.
  • Instalazioa erabiltzeko arauak betearaziko dizkie erabiltzaileei.
  • Igerilekuko espazioen okupazioa antolatuko du eta horren berri emango du.
  • Igerilekuko instalazioen, materialen, airearen eta uraren higieneko, garbitasuneko eta kontserbazioko egoera kontrolatuko du.

Koordinazio teknikoa eta kirol-arlokoa:

Enpresa adjudikaziodunak pertsona bat izendatuko du kirol-koordinazio teknikoko funtzio hauek aurrera eramateko:

  • Udalerriko kirol-entitateekin eta ikastetxeekin koordinazio teknikoa eta kirol-arlokoa egitea.
  • Udaleko Kirol-Zerbitzuak garatutako programen diseinua, ezarpena eta zuzendaritza teknikoa egitea.
  • Udaleko Kirol-Zerbitzuaren zuzendaritzak kudeaketaren arloan esleitzen dizkion zereginak betetzea.
  • Zehaztuta egon ez arren, zerbitzua hobetzea dakarten eginkizun guztiak, betiere Udaleko Kirol-Zerbitzuaren oniritziarekin.

Enpresak izendatutako pertsonaren ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udaleko Kirol-Zerbitzuko zuzendaritzaren oniritzia izan beharko du. Zerbitzu hori emateko urteko orduen kopuru totala 1.600 izango da.

Langileen hizkuntzazko gaitasuna

Kontratuaren exekuzioan, enpresak kontratua betetzeko hautatzen dituen langileetako bakoitzak egiaztatu egin beharko du bere lanpostuari dagokion hizkuntzazko gaitasuna:

  • Begiraleak: B2 maila
  • Sorosleak: B2 maila
  • Kirol-koordinazioa: C1 maila