Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIUB

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal-Bulegoak martxoaren 1etik aurrera irekiko ditu ateak berriro

KIUBaren kudeaketa Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunari adjudikatu zaio, urtean 32.151 euroko kostuarekin.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta Sozioekonomiako zinegotzi Nuria Fernándezek iragarri zuten herritarrek hain eskatua duten zerbitzu hori berriro irekiko zela.

Zerbitzua Bekokale bidea 1 helbideko zerbitzu anitzeko eraikin munizipalaren 2. solairuan dagoen bulegoan emango da. Zerbitzuaren ordutegia 15:00etatik 20:00etara izango da astelehenetan, eta 9:30etik 14:30era asteartetik ostiralera.

Kontratua hiru urtekoa da, eta beste urtebetez luza daiteke. Haren zenbatekoa, guztira, 98.915 euro da.

KIUBaren funtzio nagusien artean daude honako hauek:

  1. Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa, laguntza eta orientazioa ematea, beren eskubideak behar bezala balia ditzaten, bai eta kontsumoaren arloko erreklamazioetan bitartekari-lanak egitea ere, bere jardun-eremuaren barruan.
  2. Salaketak jasotzea, erregistratzea eta jaso izana adieraztea, dagozkien entitate edo organoetara bidaltzea eta horien jarraipena egitea.
  3. Alderdi interesatuek eskatuta, irizpen-eskaera aurkeztea dagokion organoari.
  4. Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek beren eskubideak eta betebeharrak hobeto ezagutzea xede duten informazio-kanpainak egitea, bai eta haien hezkuntza espezifikoaren eta formakuntzaren maila hobetzera bideratutako programak garatzea ere. Urtero, entitate adjudikaziodunak honako hauek egin beharko ditu:
    • Gutxienez ordubeteko iraupena duten bi formakuntza-saio edo kontsumo-tailer, ikastetxeekin, elkarte sozial eta kulturalekin, enpresa-elkarteekin oro har edo bereziki merkataritzako eta ostalaritzako elkarteekin elkarlanean, edo interesgarritzat jotzen den beste edozeinekin.
    • Gai interesgarriei buruzko bi informazio-jardunaldi, gutxienez ordubetekoak, herritar guztientzat irekiak, nahiz eta hartzaile potentziala izan daitekeen kolektibo espezifiko bat.

Zerbitzua 2021eko uztailean itxi zen, kudeatzen zuen pertsonak erretiroa hartu zuenean, eta, aurreko lizitazio-prozesua inpugnatua izan zenez gero eta hutsetik hasi behar izan zenez gero, duela gutxi arte ezin izan da adjudikatu.