partekatu
• KULTURA
Kultur Etxeko 5+1 ikastaroak: gatazken ebazpena
Zabalik dago Kultur Etxeak antolatzen duen 5+1 Ikastaro Irekiak programaren barruan gatazken ebazpenaren ikastaroan izena emateko epea. Izena emateko epea otsailaren 25etik martxoaren 5era da, Kultur Etxean.
Ikastaroa ostegunero 18:00etatik 21:00etara martxoaren 14tik apirilaren 5ra izango da. Bere kostua 28,50 eurokoa izango da erroldatuentzat, eta 47,50 eurokoa erroldatu gabentzat. Ikastaroak helduentzat dira.
Erabiliko den hizkuntza ikasleen euskera mailaren arabera definituko da.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala