Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

Kulturako eta Gaztelekuko ikastaroak, 2021eko bigarren seihilekoa

Kultur Etxeko eta Gaztelekuko bigarren seihileko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 6tik 17ra.

1. argazkia

Lasarte-Oriako biztanleei aisialdirako ludiko-hezitzailea eskaintzeko helburuz, Lasarte-Oriako Udalak ikastaroen programazio zabala eskainiko du, Manuel Lekuona Kulturetxearen, Gaztelekuaren eta Mercero espazioaren instalazioetan batez ere. 

 
Helduentzako, gazteentzako ikastaroak daude, auzoetan jarduerak eta 5+1 ikastaro irekiak. 
 
Ikastaro hauekin Lasarte-Oriako gizarte-bizitzan parte hartzea sustatu nahi dugu, eskulan, prestakuntza, arte, jolas eta aisialdirako jardueren bidez. Trebetasunak sustatuz, gizabanakoen gaitasunak eta ezaugarriak indartuz, baina balioetan oinarritutako hezkuntza, autonomia pertsonala, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, aniztasunarekiko errespetua eta tolerantzia sustatuz eta euskara erabiltzeko aisialdi-guneak sustatuz. 
 
Plazak mugatuak dira, baina ez da mugarik izango nahi diren ikastaro guztietan izena emateko, baina plazak baino izen-emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da. 
 
Ikastaroen prezioetan ez da sartzen ikastaroa egiteko behar den materiala. Azpimarratu behar da, halaber, "Eskola-laguntza" ikastaroa ez direla eskola partikularrak, ezta inolako veste prestakuntzaren bat ere, baizik eta etxeko lanak egiten laguntzeko laguntza bat. 
 
Izena emateko formularioa:
 
 https://forms.gle/DzNuSD8H5sYQmmkJA 
 
Zer dira Ikastaro irekiak? 
 
5+1 ikastaro irekiak Udalak sustatutako ekimena da, eta gizarte- eta kultura eremuan izan daitezken ikastaro edo tailer berrien sorrera bultzatu nahi du udalerrian. 
 
Herritarrak egin nahi duen ikastaroa edo tailerra proposatu ahal izango du, baina gutxieneko parte-hartzaile kopurua izateko, ikastaro edo tailer hori egiteko interesa duten beste 5 pertsona bildu beharko ditu. Udalak ikastaro hori antolatzeko konpromisoa hartuko du.
 
Zer ikastaro proposa dezakezu?
 
Aisialdiarekin, kulturarekin, gazteriarekin, hezkuntzarekin edo elkarkidetasunarekin lotura dutenak; iradokizun tradizionalak, originalak, egungoak edota berritzaileak izan daitezke. Arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, zinema, makillaje eta estetika, zumba, hip-hop, zirkoa, gastronomia, arropa diseinua, estanpazioa, teknologia berriak.
 
Ikastaroak edo tailerrak luzeak, laburrak edo egun batekoak izan daitezke; parte-hartzaileek erabakiko dute zenbateko iraupena izatea behar duten.
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala