partekatu
• KULTURA
Kulturetxeko auditorioko besaulki berrientzako kontratua adjudikatu da
Udalak Kulturetxeko auditorioan besaulki berriak hornitzeko eta instalatzeko kontratua adjudikatu du 111.727 euroan.
Ascender S.L. enpresa atera da lehiaketaren adjudikatario. Enpresa horrek ordeztu egingo ditu auditorioko oraingo besaulkiak. Gainera, ordezko 4 besaulki eta haurrentzako 36 jasogailu ere hornituko ditu, eta 2 urte gehiagoko garantia eskaini du.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala