Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ALBOKA ABESBATZA

Alboka abesbatzak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen honetan ezartzen da Alboka abesbatzak Lasarte-Orian urtean eman behar dituen kontzertuak, eta 2021 urterako 3.940 euroko diru-laguntza 9.210 euroko aurrekontu baterako

1. argazkia

Agustín Valdivia alkateak eta Mª del Carmen Marina Albokako lehendakariak sinatu dute hitzarmena. Bertan, indarraldia hiru urtekoa delarik, bi alderdien betebeharrak eta diru-laguntzaren xedea ezartzen dira.

Hauek dira, besteak beste, Alboka abesbatzak hartu dituen betebeharrak:

  • Lasarte-Orian emanaldiak (Herriko Jaietan, Santa Ageda egunaren bezperan eta Eguberrietan)
  • Beste abesbatza batzuekin trukekontzertuak
  • Mezetan parte hartzea: Santa Zezilia eta Eguberriak.
  • Olentzeron parte hartzea

Beste aldetik, Lasarte-Oriako Udalak hitzematen du gehienez ere 3.940,00€ko diru-ekarpena egingo duela 2021eko ekitaldirako, eta konpromiso-gastu gisa aitortua, ondorengo banakapen honen arabera:

  • 2021(e)ko ekitaldia: 3.940,00 €
  • 2022(e)ko ekitaldia: 3.995,00 €
  • 2023(e)ko ekitaldia: 4.051,00 €

ALBOKA ABESBATZAren ohiko funtzionamenduak berarekin dakartzan gastu orokorrak zati batean ordaintzeko xedez gauzatu da hitzarmen hau, eta bereziki, ondorengo programa hauek eragindako gastuak

  • Elkarteak erabiltzen duen lokalaren mantentze-lanak, eta halaber, bere jardueretarako beste lokal batzuk erabiltzean sortutakoak.
  • Zuzendaritza Teknikoa eta Elkartearen mantentze-gastu orokorrak.
  • Abesbatzarako kide berriak erdiestea eta urteko jarduerak ezagutzera ematea.
  • Elkarteak urteko jardueren erakusgarri modura eskaintzen dituen kontzertuak.
  • Abesbatza-talde batekin truke bat egitea.

Mª Carmen Marinak nabarmendu zuen haientzat oso garrantzitsua dela Villa Mirentxura itzuli ahal izatea eta, horrela, behar bezala entseatu ahal izatea. Gainera, aurten ahots-teknikako irakasle bat kontratatu da hilean bi aldiz joan dadin, eta hori funtsezkoa da abesbatzaren aurrerabiderako.