Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MEMORIAREN EGUNA

Memoriaren eguna ospatzen du Udalbatzarrak

Lasarte-Oriako Udalak ospatu du gaur memoriaren eguna ekitaldi xume baten bidez. Talde guztien adierazpen bateratua irakurri ondoren, lore-eskaintza egin da eta 5 minututako isilaldia.

1. argazkia

MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ

Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna, Lasarte-Oriako bizikidetzaren aldeko mahaiak, Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztietako kideek osatzen dutenak, terrorismoaren eta motibazio politikoko beste edozein motatako indarkeriaren biktimak gogorarazi nahi ditu, eta haien memoria ekarri, ahanzturan eror ez daitezen, eta egiarako, justiziarako, erreparaziorako eta errekonozimendurako eskubidearen eta horiek guztiak berriz ez errepikatzearen alde lan egiten jarraitzeko konpromisoan mantendu nahi du.

Bere iraganeko akatsak ahazten dituen gizarte batek berriro errepikatzeko arriskua duelako. Horregatik, Lasarte-Oriako Udaletik, bere barruan eratutako Bizikidetzaren Mahaiaren eta herritar-taldearen lanaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, beharrezkoa den lan bat egiten segitzen baitu, diskrezioz baina modu jarraituan. Era berean, Lasarte-Orian memoria-politika bat lantzen eta sakontzen jarraitzeko hartua dugun konpromisoa berresten dugu, beren duintasuna bidegabeki urratu zieten biktima guztien errekonozimendua eta erreparazioa sustatzeko, bai eta bidegabekeria horiek errepikatuko ez direla bermatzeko ere.

Izan ere, giza eskubideen urraketaren modu guztiak gaitzestetik abiatuta, memoriak elkarganatzeko eta eztabaidarako guneak sustatu behar ditu, errespetutik abiatuta eta guztiok egiaren parte bat dugula jakinda memoria partekatu bat eraiki ahal izan dezagun, gizarte gisa hobeak egingo gaituena eta terrorismoaren eta motibazio politikoarekin erabilitako indarkeriaren biktima guztiak errespetatuko dituena.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala