partekatu
• KIUB
Kontsumitzailearen Informaziorako Udal-Bulegoak martxoaren 1etik aurrera irekiko ditu ateak berriro
KIUBaren kudeaketa Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunari adjudikatu zaio, urtean 32.151 euroko kostuarekin.
Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta Sozioekonomiako zinegotzi Nuria Fernándezek iragarri zuten herritarrek hain eskatua duten zerbitzu hori berriro irekiko zela.
Zerbitzua Bekokale bidea 1 helbideko zerbitzu anitzeko eraikin munizipalaren 2. solairuan dagoen bulegoan emango da. Zerbitzuaren ordutegia 15:00etatik 20:00etara izango da astelehenetan, eta 9:30etik 14:30era asteartetik ostiralera.
Kontratua hiru urtekoa da, eta beste urtebetez luza daiteke. Haren zenbatekoa, guztira, 98.915 euro da.
KIUBaren funtzio nagusien artean daude honako hauek:
- Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa, laguntza eta orientazioa ematea, beren eskubideak behar bezala balia ditzaten, bai eta kontsumoaren arloko erreklamazioetan bitartekari-lanak egitea ere, bere jardun-eremuaren barruan.
- Salaketak jasotzea, erregistratzea eta jaso izana adieraztea, dagozkien entitate edo organoetara bidaltzea eta horien jarraipena egitea.
- Alderdi interesatuek eskatuta, irizpen-eskaera aurkeztea dagokion organoari.
- Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek beren eskubideak eta betebeharrak hobeto ezagutzea xede duten informazio-kanpainak egitea, bai eta haien hezkuntza espezifikoaren eta formakuntzaren maila hobetzera bideratutako programak garatzea ere. Urtero, entitate adjudikaziodunak honako hauek egin beharko ditu:
-
- Gutxienez ordubeteko iraupena duten bi formakuntza-saio edo kontsumo-tailer, ikastetxeekin, elkarte sozial eta kulturalekin, enpresa-elkarteekin oro har edo bereziki merkataritzako eta ostalaritzako elkarteekin elkarlanean, edo interesgarritzat jotzen den beste edozeinekin.
- Gai interesgarriei buruzko bi informazio-jardunaldi, gutxienez ordubetekoak, herritar guztientzat irekiak, nahiz eta hartzaile potentziala izan daitekeen kolektibo espezifiko bat.
Zerbitzua 2021eko uztailean itxi zen, kudeatzen zuen pertsonak erretiroa hartu zuenean, eta, aurreko lizitazio-prozesua inpugnatua izan zenez gero eta hutsetik hasi behar izan zenez gero, duela gutxi arte ezin izan da adjudikatu.