partekatu
• KULTURA
Udaleko kultura-programazioa modu seguruan itzuliko da urrian
Urrian itzuliko da agenda kulturala, antzerkiarekin, zinemarekin, operarekin eta dantzarekin. COVID-19agatik ezarritako protokoloa aplikatuz, udalak kultura seguru baten alde egiten du.
Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak, Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasekin batera, urriko kultura-programazioa aurkeztu zuen, garai berrietara eta COVID-19aregatik ezarritako segurtasun-protokoloetara egokitua. Urriaren 3an, 17:00etan, familientzako antzezlan bat izango da Kulturetxean. Bizi Dantza! Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin. Hil honetan, haurrentzako zinemak urriaren 11n Bihurri Jauretxetik Kale Gorrira (euskaraz) filma ekarriko du, eta 25ean ¡Scooby! Helduentzako zinemak urriaren 4an La boda de Rosa eskainiko du, eta 18an Va por nosotras!!! Okendo zine-forumak hilaren 2an The Gentlemen, los señores de la mafia (JBAn) proposatzen digu, 16an El drogas eta 30ean Akelarre. Bertsio Digitalean, hilaren 7an La Viuda Alegre ballet-ikuskizuna izango dugu ikusgai, Franz Lehár-en opereta guztiz ospetsuan oinarritua. Hilaren 23an, Semblante Andaluz elkarteak Flamenco Abierto eskainiko du, eta beharrezkoa izango da gonbidapena harako. Hilaren 24an Los Gavilanes zarzuelaren txanda izango da, Sasibil elkarte lirikoaren eskutik. Hilabeteari amaiera emateko, hilaren 31n Kulturetxean, XVI. Dantza-Zirkuituaren barruan, Doos Colectivo dantza-konpainiaren eskutik El fin de las cosas antzezlan garaikidea ikusteko aukera izango dugu. Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta kulturako teknikariek bereziki azpimarratu zuten COVID-19aren pandemiarengatik ezarritako protokoloa errespetatu beharra dagoela, aretoko langileen jarraibideak uneoro betez eta jarduera guztietan maskara erabiliz. Udalak nabarmen murriztu du auditorioaren aforoa, % 60ko aforo maximora eta pertsonen arteko distantzia minimora egokitzeko. Hori dela eta, 130 eta 229 pertsona arteko maximora eta familia-unitate bakoitzeko gehienez 6 pertsonara murriztua geratu da. Erabat debekatuta egongo da areto barruan jatea eta edatea.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala