Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

Larunbat honetan, ekainaren 12an, Espazio Publikoan Ehuntzeko Munduko Eguna

Larunbat honetan, ekainaren 12an, Espazio Publikoan Ehuntzeko Munduko Eguna da. Euskadiko 14 puntutan 30 erakunde baino gehiagok #Puntuetakitto jarriko diote indarkeria sexistari.

1 / 4
1. argazkia

Lalocadelacasako Oihana Merinok, Agustin Valdivia alkatearen, Maite Iglesias kulturako zinegotziaren eta hainbat emakume ehuleren aurrean aurkeztu zuen larunbatean jai-giroko eta aldarrikapeneko ekitaldi hau, helburu nagusi hauek dituena: 

 
• Belaunaldien arteko loturak sortzea emakumeen artean 
 
• Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak. 
 
• Lanen atzean dagoen jakinduria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea. 
 
• Elkarguneak sortzea auzoko bizilagunen arteko loturak sortzeko jarduera ludiko eta artistiko baten bidez. 
 
• Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea.
 
Ehundutako zati guztiak Astigarragako Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra erakundeak 8 urtetan zehar sortu duten 7 kmko begizta kolektiboari gehituko zaizkio. 
 
Mugimendu hau Pasaian jaio zen, bi lagunen arteko bertako ekimen baten modura: Lalocadelacasa-ko Oihana Merino eta Adinkide GKE-ko Blanca Caballero.
 
Ideia honek forma hartu zuen Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra proiektuko Isabel Oterorekin harremanetan jarri zirenean eta talde eragilea sortzeko elkartasuna sortu zenean. Honen ondoren, emakume eta ehuntzen duten persona talde ezberdinak mugiarazten hasi ziren eta egun gutxi batzuen ondoren, 30 erakunde (publiko, pribatu, 3. Sektorekoak eta hiritargo antolatua) baino gehiago gehitu zaizkio ekimen honi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban 14 puntu sortu direlarik.
 
Indarkeria Sexistaren Kontrako Matazak-etik emakume sare sendoa lortu nahi dute egunero. Isabel-ek dioenez: “Gure artean elkar komunikatzea hasiera bat dela jakin badakigu. Isolamendua eta isiltasuna haustea dira lehen pausoak. Leku xume batetik abiatuz egiten dugu, esku eta artisautzarekin konektatuz. Ehunketa ez da hari eta artileak ehuntzea soilik. Ehunketa esanahi zabaleko hitza da. Gure herri eta auzoko emakumeen arteko elkartasuna, laguntza, baliabideak, proiektuak, ikasketak, harremanak ehundu.”
 
Loturak ehuntzearen ekintza honetan Adinkide GKE-k 4 urte daramatza Gipuzkoan, auzoetako bakardadea ekiditeko adin guztietako pertsonen arteko topaketak sortuz. 
 
Bestalde, Lalocadelacasa-ko Oihanak, bere proiektuaren bidez eskuz egindako osagarriak, eta ikuspegi terapeutiko eta upcyclingetik abiatuz, kakorratz-lan ikastaroak eskeintzen ditu: “Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu”.
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala