Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HONDAKIN-BILKETA

Lasarte-Oria %48ra hurbildu da 2019an gaikako bilketari dagokionez

Urtarrilean, hiri-hondakinen gaikako bilketa %47,5ean zegoen. %48ra iritsiz gero, edukiontzi marroia erabiltzen duten familiek %20ko hobaria izango dute 2020ko zaborren tasan.

1. argazkia

Urtarrilak berri onak dakartza: familia lasarteoriatarrek, sortzen dituzten hondakinen %47,5 bereizten dute, eta aurrerapen esanguratsua da hori Europak 2020rako %50era iristeko duen helburuari dagokionez.

2019an %48a lortuz gero, udal tasek %20ko hobaria ezartzen dute; puntu erdia besterik ez zaigu falta lortzeko. Hobari hori lortzeko, biohondakinak gaika biltzeko sisteman alta emanda egon behar da eta ezarritako zabor-uzteak bete, bai hilean (4 zabor-uzte) bai urtean (40 zabor-uzte).

Gaur egun, 3.422 etxe lasarteoriatar eta 60 establezimendu daude izena emanda bilketa sistema honetan. Lasarte-Orian bildutako biohondakinen kalitateari buruzko datuak azterturik, kalitate handikoa dela baiezta daiteke, gai desegokiak %0,87 besterik ez baitira, oso urrun onartutako mugatik (%5). Hobekuntza handia izan da 2018ko urriarekiko, kopurua %3,78koa izan baitzen. Familia lasarteoriatarrak zoriontzeko motiboa da hori, hartu duten konpromisoagatik eta egiteko moduagatik.

Tasaren hobaria ezarri izanak %3ko hazkundea ekarri du 2018ko urrikoarekiko (%44,8). Horrek erakusten du herritarrek ongi hartu dutela ezarritako neurria.

Biohondakinaren bilketa sisteman izena eman nahi duten familiek Hirigintza eta Ingurumeneko departamentura joan behar dute, eta bertan emango zaizkie ontzi aireztatu berezi bat, poltsa konpostagarri sorta bat eta edukiontzi marroietarako txartela.

2017 eta 2018 urteen artean, 73.622 euro bideratu ditu Udalak sistema hau garatzera, eta horretarako eskuratu ditu ontziak, poltsa konpostagarriak eta poltsak eskuratzeko makina. Gastuaren %50a poltsak eskuratzeko da. 2019an, aurreikusia dugu 20.000 euro bideratzea programa horretara.

Udalak Urbal Solutioni adjudikatu berria dio honako hornidura: 10 litroko 3.000 ontzi aireztatu etxeetarako, eta 40 litroko 50 ontzi itxi, ekoizle handientzat. Materialaren kostua 7.226 eurokoa da.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala