partekatu
• ARGI ETA GARBI
Lasarte-Oria, Argi eta Garbi! Guztion kontua da!
Udalak kale-garbiketako makineria berria aurkeztu du, gaurtik aurrera gure herriko kale-plazak garbitzeaz arduratuko dena. Horrez gain, “Lasarte-Oria, Argi eta Garbi!” garbiketa-kanpainaren hasiera iragarri zen.
Jesus Zaballos alkateak José Mari Urdampilleta zerbitzu publikoetako zinegotziarekin eta zerbitzua adjudikatu zaion FCC enpresako ordezkariekin batera aurkeztu du gaurtik aurrera gure herriko kale-plazak garbi edukitzeaz arduratuko den makineria berria.
Gainera, ezagutzera eman zuten datorren astetik aurrera herrian egingo den garbiketa-kanpaina, liburuxka bat etxez etxe banatuz eta beste hainbat material partituz garatuko dena. Kanpainak, Lasarte-Oria, Argi eta Garbi! Guztion kontua da lelopean, Lasarte-Oriako herritarrak gonbidatu nahi ditu beren ahaleginarekin gure herria garbiagoa mantentzen laguntzera. Aurkeztutako makineriak garbiketa-kanpainaren logotipoa darama seinalagarri gisa.
Zaballosek nabarmendu duenez, gure herriko kale eta plazen garbitasuna nabarmen hobetuko du kontratu berriak, zeinak ordeztuko baitu 1999koa, jadanik zaharkitua. Kontratu berriak urtean 1.018.158 euroko kostua du.
Alde horretatik, esan du, garbitu beharreko eremu urbanoak errealitatera egokitu ez ezik, langile eta makinen kopurua gehitzeari esker garbiketako lan guztiak hobetuko direla oro har.
Alkateak adierazi du kontratu berriak puntuz puntu zehazten dituela egin beharreko lanak, eta hainbat obligazio dakarzkiola enpresari bizilagunen kexa mordoa sorrarazi dituzten arazoetan.
Bere mintzaldian, nahitaezko garbiketa hauek gehitu direla nabarmendu zuen:
- Eskobatze mekanikoa egin beharra
- Urarekin eskuz garbitzea
- Kontainer lurperatuak
- Udalaren aparkalekuak
- Eskoletako patioak
- Kaleetako farolak, seinaleak eta altzariak
- Bide publikoetako belarrak eta sasiak.
Nabarmendu beharreko beste bi elementu dira, herritarren aspaldiko erreklamazioa izateagatik, ataripeen garbiketa, publikoak nahiz paso-zorra duten pribatuak izan, eta armiarmen eta armiarma-sareen garbiketa, bereziki ugariak baitira gune hezeenetan.
Baloratzeko hobekuntza moduan seinalatzen dira zabortegi klandestinoak eliminatzea, hobi septikoak garbitzea eta kontzientziazioko kanpainak egitea.
Kontratu berriak 16 laguneko pertsonala ezartzen du, gehi beste 3 asteburuetarako. Horrela, enpresa lizitatzaileak segurtatu behar ditu arduradun bat, eskobatzeko makinetako 3 peoi, fregatzeko makinako peoi bat eta peoi espezialista bat. Horrez gain, asteburuetan 2 peoi eta eskobatzeko makinako peoi bat izan beharko ditu.
Makineriari dagokionez, eskobatzekoen kopurua gehitu egingo da, orain 3 izan beharko baitira, bai eta haize-makina elektrikoena ere, orain 2 izango baitira. Berritasun moduan, fregatzeko eta dekapatzeko makina bat gehitu da, espaloiak sakonkiago garbitu ahal izateko.
Kendu egin da zonakako garbiketa, horrek berekin baitzekarren herriko zenbait parte maizago garbitzea. Beraz, udalerri osoak tratamendu bera jasoko du, eta egunero garbituko da astelehenetik ostiralera.
Zaindu beharreko eremuak ere gehitu egin dira, zeren aurreko baldintza-agiriak, 1999koak, ez baitzituen kontuan hartzen sortutako eremu berriak. Horrela, hobeto atendituko da Lasarte-Oria bere osoan. Guztira 368.638 m² dira, eremu hauei dagozkienak:
- ZELAIALDE (2. fasea) - 20.000 m²
- BITARTE (Txartel kalea eta Tribunak barne) – 64.560 m²
- GOIEGI URBANIZAZIOA - 34.400 m²
- GOIEGIKO ERREKAGUNEA - 92.088 m²
- ZABALETA BERRI - 75.871 m²
- ZATARAIN – 81.719 m²
Iturria: Lasarte-Oriako Udala