Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SOZIOEKONOMIA

Lasarte-Oria Bai! eta Tratu On Bat bat eginda, kirola eta herriko merkataritza sustatzearen alde

Udalak eta Ostadar E.K.T.k elkarlanerako beren konpromisoa adierazi dute Lasarte-Oria Bai! herri-krosa egiten den bitartean Tratu On Bat marka sendotzeko.

1. argazkia

Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotziak eta Aitor Azkonobieta Ostadarreko ordezkariak berretsi egiten zuten elkarlanerako konpromisoa, lasterketa herrikoia antolatzea babestuz eta Tratu On Bat marka komertziala sustatuz.

2017an sinatutako hitzarmen honen asmoa da kirola egitearen sustapena eta herriko merkataritza batzea Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia bezalako proba tradizional baten bitartez, proba horretan herriko merkataritzaren Lasarte-Oria, Tratu On Bat, Un Buen Trato marka iragarriko baita.

Iaz bezala, 3.000 erosketa-poltsa banatuko dituzte Tratu On Bat markarekin, baina aurten, berrikuntza gisa, irabazleei trofeo tradizionalak eman ordez, Aterpeako establezimenduetan erosketak egiteko bonuak emango dira, era horretan herriko merkataritzan inbertitzen delarik.

Azkonobietak dauden 3 probak nabarmendu zituen: 10 kilometroko lasterketa, rollerraren 3. edizioa, eta ibilketa nordikoaren 1. edizioa, iaz haren erakustaldi bat egin zelarik.

Izen-ematea internet bidez edo Kulturetxean egin daiteke.

Udalaren eta Ostadar Saiarre Kirol Taldearen arteko hitzarmenak hau inplikatzen du:

1.- Lasarte-Oriako Udalak, Tratu On Bat markaren promozioa egiteko, Ostadarri behar adina erosketa-poltsa emango dizkio, XXIV. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian parte hartuko duten guztien artean banatzeko.

2.- Udala arduratuko da helduen kroserako eta haurren kroserako aurreikusitako dortsaletan jarri beharreko publizitateaz, horretarako Ostadarri zuzenean 1.000 euroko dirulaguntza emanez.

3.- Ostadar, berriz, probari buruzko 500 karteletan eta 4.000 diptikoetan Lasarte-Oria, Tratu On Bat - Un Buen Trato eslogana eta logoa sartzera konprometitzen da, hartara markari ematen dion sostengu esplizitua agerian utziz.

Informazio gehiago

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala