Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LASARTE-ORIA BAI!

Lasarte-Oria Bai! eta Tratu On Bat batuta, kirola eta herriko merkataritza sustatzearen alde

Udalak eta Ostadar EKTk elkarlanerako konpromisoa adierazi dute, Lasarte-Oria Bai! herri-krosa egiten den bitartean Tratu On Bat marka sendotzeko.

1 / 2
1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso kiroletako zinegotziak eta Ostadarreko kideek aurkeztu zuten Lasarte-Oria Bai! krosaren 25. edizioa, 2020an egin behar zena baina, beste ekitaldi batzuekin gertatu zen bezala, orain arte egin ezin izan dena.

Txus Alonsok nabarmendu zuen udalerrian egiten den kirol-ekitaldi garrantzitsuenetako bat dela, zeren eta, jende asko parte hartzera mobilizatzen duen proba izateaz gain, ikustera hurbiltzen direnak ere asko izaten baitira.

“Horrek udalerrian inpaktu ekonomiko handia izatea eragiten du; jendea herrian geratu ohi baita bertako komertzioan kontsumitzen”, zioen Alonsok.

Jarduera hau diruz laguntzen du urtero kiroletako departamentuak, eta oraingo honetan, 25. urteurrena dela eta, dirulaguntza ere berezia da, 5.100 eurokoa izango baita, probaren gastuak ordaintzen laguntzeko.

Sozioekonomiako departamentuak, aurreko edizioetan bezala, Tratu on bat - Un buen trato markaren 2.000 poltsa banatuko ditu parte-hartzaile guztien artean.

Ostadarrek, berriz, eskerrak eman zizkion udalari proba hau antolatu ahal izateko eman duen laguntzagatik, eta, edizio berezia den aldetik, aurtengo dirulaguntza berezia ere eskertu zuten.

Ostadarrek azpimarratu zuen probak ez ezik haren inguruan sortzen den giroak ere garrantzia duela berentzat, udalerriko ekonomia bultzatzen baitu, eta horregatik, 25 urte betetzen dituen edizio hain berezi honetan, txistulariek, txarangak, triki-poteoak eta abarrek girotuko dute eguna, lasarteoriatarrekin batera probaren eta 25. urteurrenaren festa-espiritua sustatzeko.

Beste edizio batzuetan bezala, irabazleei ohiko trofeoak eman ordez, Aterpeako establezimenduetan erosketak egiteko bonuak emango zaizkie, era horretan herriko merkataritzan inbertitzen delarik.

Lasterketa igande honetan izango da, 10:30ean. Izen-ematea zabalik egongo da probaren egunera arte, eta 1.000 pertsona inguruk parte hartzea aurreikusten da.

Parte hartzeko 3 proba daude: 10 km-ko lasterketa, Rollerraren 4. edizioa eta ibilketa nordikoaren 2. edizioa.

Udalak nahiz Ostadarreko antolatzaileek herritar guztiak animatzen dituzte igandean hara joatera, dela probaren batean parte hartzera, dela animatzera, baina, batez ere festa-giroaz gozatzera.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: http://www.ostadarskt.eus/eu/krosa/