Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BARATZE EKOLOGIKOAK

Lasarte-Oriak baratze ekologikoen parke bat izango du

Idatzi da Plazaolako landa-parkean baratze ekologikoen parke bat egiteko proiektua. Herritarrei utziko zaizkien 58 partzela instalatuko dira. Gauzatzeko proiektuaren kostua 39.946 eurokoa da.

1. argazkia

Plazaolako landa-parkeak 2.600 m²-ko eremua izango du, baratze ekologikoen parke bat sortzera xedatua, 30 m²-ko 58 partzela ipiniz. Baratze horiek, hilabete batzuk barru onetsiko den ordenantza baten bitartez, herritarrei utziko zaizkie, norberaren kontsumorako barazki eta fruituak hazteko.

Aurreikusitako interbentzioaren bidez, hesolen bidez mugatuko diren partzelak prestatuko dira. Haiek erabiltzeko beharrezkoa den azpiegitura ere sortuko da: bideak, etxolak, konpostagailuak, ur-deposituak, konposta pilatzeko guneak... Horiek parterre goratuetan kokatuko dira eta, gainera, mugikortasun urrituko pertsonek erabiltzeko prestatuak egongo dira.

Proiektuaren idazketa K1 Ekopaisaia S.L.L. enpresak egin zuen, 2.178 euroko kostuarekin. Proiektua gauzatzearen aurrekontua, berriz, 39.946 eurokoa da.

Une honetan, aurretik herritarrei kontsultatzeko epealdian dago baratze ekologikoen lagapena eta erabilera arautuko duen ordenantzaren idazketa, eta herritarrei gonbita egiten zaie otsailaren 15era arte beren proposamenak egiteko.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala