partekatu
• BORTIZKERIA MATXISTAREN KONTRA EGUNA
Lasarte-Oria emakumeenganako indarkeriaren aurka hainbat ekitaldi eginez
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da Lasarte-Orian aste honetatik aurrera, eta herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi egingo dira izurri ikaragarria den bortizkeria matxistaren kontra.
Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak, Maite Iglesias eta Irati Olaetxea berdintasun teknikariekin batera, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean, Udalak egingo dituen ekitaldiak aurkeztu zituzten.
“Egutegian gorriz seinalatutako data bat da, guztion artean emakumeen aurkako indarkeriaren aurka borrokan jarraitu ahal izateko gehien ikusarazi behar den datetako bat”, zioen Valdiviak.
Maite Iglesiasek eta Irati Olaetxeak ekitaldien egitaraua azaldu zuten.
Hauxe da programa:
Larunbata, azaroak 12
Autodefentsa feminista tailerra. Emagin elkartea. (Elebiduna). Aldez aurretik izena emanda.
Ordutegia: 10:30-13:30 / 14:30-17:30
Emakumearen zentroan.
Osteguna, azaroak 17
Argazkia eta ahalduntze tailerra. Idoia Telleria. (Euskaraz). Aldez aurretik izena emanda.
Ordutegia: 17:30-20:00
Antonio Mercero erabilera anitzeko aretoan.
Asteazkena, azaroak 23
Hitzaldia: Adineko emakumeak: matxismoak euren bizitzetan duen eragina. ONEKA, Euskal emakume pentsionisten plataforma. (Gaztelaniaz)
Ordutegia: 17:30
Biyak Bat jubilatuen elkartean.
Osteguna, azaroak 24
Beldur Barik herriko lehiaketa sari-banaketa.
Ordutegia: 19:00
Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.
Ostirala, azaroak 25
Elkarretaratzea Okendo Plazan
Ordutegia: 12:00
Mahai bat jarriko da, herritarrek egin nahi dituzten iradokizun eta ekarpen guztiak postontzi more batean jasotzeko. Musuzapi eta banderola moreak banatuko dira.
Ostirala, azaroak 25
“Luze edo motz” bakarrizketa. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena (Lanku). (Euskaraz)
Ordutegia: 20:00
Kultur Etxean. Sarrera 3 €
Larunbata, azaroak 26
Pronoia antzerki ikuskizuna. Virginia Imaz. (Gaztelaniaz)
Ordutegia: 17:30
Kultur Etxean. Sarrera 3 €
Igandea, azaroak 27
Zinema “No te preocupes querida” filmaren proiekzioa.
*Kultura departamentuarekin lankidetzan.
Ordutegia: 19:30
Kultur Etxean. Sarrera 6 €
Asteartea, azaroak 29
Haurrentzako ipuin kontaketa, 6-8 urte bitarteko haurrentzat. Berdintasunean irakurketarekin jolastuz. María García.
Ordutegia: 17:30
Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.
Asteartea, azaroak 29
Antzerkia: Lilithen aroak. Lur Usabiaga. DBH 3-4ko ikasleentzat.
Kultur Etxean.
Osteguna, abenduak 1
Antzerkia: Sálvese quien pueda, Canal 38. Makelur. (Gazteleraz)
Kultur Etxean. Sarrera 3€
Azkenik, Iglesiasek adierazi zuen aurten, udaletxeko balkoian jartzen den ohiko pankartaz gain, banderola batzuk jarriko direla Hipodromoaren Etorbidean, azaroaren 11tik hilaren amaiera arte.
Kontzentrazioaren egunean zapata gorriak jarriko dira Okendo Plazan, aurten izan diren hilketak irudikatzeko.