Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MEMORIAREN EGUNA

Lasarte-Oriak indarkeriaren biktimak gogoratu zituen Memoriaren Egunean

Alkateak, Udaleko alderdi guztietako ordezkariek eta Foro Sozialeko kideek ekitaldi xumea egin zuten Lasarte-Orian indarkeria politikoaren biktimak oroitzeko.

1 / 2
1. argazkia

Ekitaldia Mercero aretora eraman zen eguraldi txarra zela eta. Alkateak, bertaratuak agurtu ondoren, ekitaldia aurten Bizikidetzako Gizarte Foroak antolatu duela adierazi du. Valdiviak nabarmendu zuen udal talde guztietako ordezkariak zeudela bertan, eta gogorarazi zuen Udaleko Politika Mahaia lanean hasi dela bakea eta bizikidetza sustatzeko.

Ekitaldian Manoli Urritegi Aranburu ETAk 1991n hildako Javier Urritegiren arrebaren gutuna irakurri da. Bertan, hausnarketarako deia egiten zen. Biktima lasarteoriatarrak haien heriotza gogorarazten zuten banakako panelen bidez agertu ziren: Begoña Urroz Ibarrola (1960), Antonio Huegun Aguirre (1982), José Herrero Quiles (1985), Alejandro Sáenz Sánchez (1985), Mikel Kastresana Razkin (1988), José Javier Urritegui Aramburu (1991), Alfonso Morcillo Calero (1994), Froilán Elespe (2001) eta Marcelo Garciandia Ayerdi (1982), Pablo Guide Pego (1984) eta Miguel Ángel Blanco Garrido (1997).

Bertan zeudenek arrosa zuri bat utzi ondoren, minutu bateko isilunea egin zen. Ekitaldia Lourdes Iriondoren Zertarako? abestiarekin amaitu zen.