partekatu
• ERDI AROKO AZOKA
Lasarte-Oriak IV. Erdi Aroko Merkatu Jakuetarra ospatuko du asteburu honetan
Irailaren 20tik 22ra Lasarte-Oriak IV. Erdia Aroko Merkatu Jakuetarra ospatuko du. Egokiera on bat ikuskizunez gozatzeko eta artisauen lana eta produktuak ezagutzeko. Berritasun bezala, aurten Erdi Aroko eraso-kanpamentu bat egongo da.
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta ekitaldiaren sustatzaileek gaur aurkeztu dute Erdi Aroko Merkatu Jakuetarraren 4. edizioa, ostiraletik igandera arte Okendo Plazan eta Kale Nagusian egingo dena, kale hori trafikorako itxi egingo delarik.
Zaballosek lasarteoriatar guztiak animatu ditu aurtengo merkatuan bueltatxo bat egitera, eremu hori jarduera eta tailer ugariren agertoki izango baita, eta, jakina, era guztietako artisau-produktuak eskainiko dituzten 100 saltoki baino gehiago bisitatu ahalko ditugu. Huts egin behar ez dugun aukera bat.
Azpimarratu behar da merkatuaren irekiera larunbat 21ean goizeko 10:30etan egingo dela. Gaita-jotzaileen taldeez eta kaleko jardunaz gain, ekitaldian presente izango dira Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos eta udalbatzako hainbat kide.
Hiru egun horietan zehar, eremua musikarekin, antzerkiarekin eta hainbat ekitaldirekin girotua egongo da, Erdi Aroko merkatu baten giro tipikoa sortuz eta herritarrak artisauen lana ezagutzera hurbil daitezen animatuz. Izan ere, haietako batzuk lekuan bartan ariko dira lanean, beren produktuak eskainiz.
Aurten Erdi Aroko eraso kanpamentuz gozatuko daiteke, Callaburren eskutik, non ezagutu ahal izango den tokian nola bizi zen eta lan egiten zen hartan.
Parte hartuko duten taldeen artetik, nabarmentzekoak dira zelta folk musikako Acibreira taldea, Tatraka la Calle taldea, Erdi Aroko Borrokaren taldea, txotxongilo eta akuilu-makuiluen Panelo Circus Show, Dragon Magic, Duendes Mágicos eta Eulali ipuin-kontaria. Falkoneriaren erakusketa, Malex Clariana eskutik, eta zenbait haur-jolasen batez gozatzeko aukera ere izango dugu.
Aurten, parte hartzeko hainbat tailer izango dira:
- Artile-lantegia
- Oihal-lantegia
- Narra-lantegia
- Erretxina-lantegia
- Zapatagintzako lantegia
- Zintzarri-lantegia
- Zahato-lantegia
- Artelazkien lantegia
- Kardatzeko lantegia
- Espartzu-lantegia
- Txanpongintzako lantegia
Festa-eremuaren barruan bi kantina instalatuko dira. Tailerrak, ipuin-kontaketak, haur-jolasak eta falkoneria Brigitarren Plazan egingo dira.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala