partekatu
• 2023. KIROLAREN GALA
Lasarte-Oriako 2023ko kirolariak aukeratzeko parte-hartze prozesua aurkeztu da
Lasarte-Oriako 2023ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea urriaren 6an hasi eta urriaren 29n itxiko da. Kirolaren Gala abenduaren 22an ospatuko da Kultur Etxean.
Nagore Duran herritarren partaidetzako zinegotziak eta Goizalde Pildain kiroletako zinegotziak Lasarte-Oria 2023ko kirolariak hautatzeko prozesu parte-hartzailea aurkeztu zuten.
Gaur hasiko da postontzietan banatzen aukeratutako kirolaria adierazi ahal izango den parte-hartze orria eta aukeratzeko kontuan hartu diren arrazoiak edo merezimenduak.
Postontzietan banatu den parte hartzeko orri horretan QR kode bat dago, zuzenean udalaren webguneko partaidetza-prozesura eramaten duena. Bertan, online parte hartu ahal izango da, baita prozesuaren oinarriak ikusi ere.
QR hori urriaren 6tik egongo da aktibo, egun horretan hasten baita proposamenak egiteko epea.
Ondoko gaietan nabarmendu diren Lasarte-Oriako pertsona helduak izan daitezke hautagai:
- Lasarte-Oriako kirolaren alde egindako lanagatik.
- Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.
Lasarte-Oriako kirol elkarteek eta edozein lasarteoritarrak proposatu ditzakete hautagaiak.
Elkarte edota herritar bakoitzak, gehienez ere, hautagai bat aurkeztu ahal izango du sari bakoitzeko. Horretarako, parte hartzeko orria bete beharko da, eskuragarri leku hauetan:
- https://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea udal webgunean, pdf editagarri formatuan.
- etxe bakoitzeko postontzietan utzitako parte-hartze orriarekin.
Hautagaien proposamenak emailez partehartzea@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, edota parte- hartze postontzietan utzi:
- Sexuen Elkarbizitzarako emakumearen Zentroa.
- Manuel Lekuona Kultur Etxea.
- Gazteleku.
- Lasarte-Oriako Udaletxea (Udaletxe zaharreko arkupetan).
- Maialen Chourraut Kiroldegia.
Epaimahaia osatzen dute Udalaren Kirol Batzordeko kideek eta Lasarte-Oriako kirol elkarteek, aipatutako batzordean duten ordezkariaren bidez.
Proposamenak jaso ondoren, Kirol Zerbitzuak hautagaien zerrenda eta bete beharreko bozketa-fitxa bidaliko dizkie kirol-erakundeei eta Kirol Batzordeko kideei. Kirol erakundeek posta elektronikoz bidali ahal izango dituzte botoak Kirol Zerbitzura azaroaren 12ra bitartean.
Hautagaien artean boto banaketa egingo dute elkarteek eta Batzordekideek, bakoitzak bere aldetik 3, 2 eta boto 1 emanez sari ezberdinetan proposatutako hautagaien artean (emakumea, gizonezkoa, ibilbidea).
Batzordekideen botoen balioa alderdi bakoitzak udalbatzan dituen ordezkarien zenbatekoaren arabera konputatuko da.
Bozketan berdinketa emango balitz, Batzordeko Lehendakariak kalitatezko bozka erabili ahal izango du.
Aurtengo nobedade gisa, saridunei emango zaizkien sariak aldatu egingo dira.
Orain arte kiroldegiko urtebeteko bonua oparitzen zitzaien ikasten eta prestatzen jarraitu ahal izateko. Hala ere, edizio honetan, kirolaria federatuta badago, babesletza egingo da, eta ez badago, kiroldegiko urtebeteko bonoarekin sarituko da.