Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   INAUTERIAK

Lasarte-Oriako 2025 Inauterietako Prozesu Parte-hartzailearen bigarren fasea hasten da

Prozesua datorren urriaren 21ean, astelehenean, hasiko da ofizialki eta azaroaren 3ra arte irekita egongo da.

Agustín Valdivia alkateak eta Txus Alonso Jai zinegotziak eskainitako prentsaurrekoan, Lasarte-Oriako Udalak 2025eko Inauterietako gai nagusia hautatzeko prozesu parte-hartzailearen bigarren fasea abian jarriko dela jakinarazi du.

Lehen fasean, herritarrek Inauterietako gaia proposatzeko aukera izan zuten. Guztira, 252 proposamen jaso ziren; horietatik 79 udalerriko hainbat tokitan jarritako postontzietan utzi ziren, eta 173 proposamen online bidali ziren. Proposamen guztiak aztertu ondoren, konpartsek bost gai finalista hautatu zituzten, eta horiek dira orain herritarren botoen esku geratuko direnak: fantasia eta mitologia, Erdi Aroa, munduan zehar bidaiak edo turistak, zirkoa eta Disney.

Bigarren fasea

Fase honetan, herritarrek proposatutako bost gaien artean bat aukeratu ahal izango dute bi bide hauen bidez: online, udal webgunearen bidez; edo udal eraikin nagusietan dauden postontzietan utz daiteken boto-txartelaren bidez: kiroldegia, Gaztelekua, Emakumeen Etxea, udaletxe zaharreko behealdeak eta Manuel Lekuona Kultur Etxea. Lehen fasearekin alderatuta, oraingoan ez dira etxeetara boto-papeletak buzoneatuko.

Txus Alonso Jai zinegotziak bigarren fase honetan baldintza gehigarri bat sartu dela azaldu du: botoa baliagarria izan dadin, NANarekin batera eman beharko da, botoaren benetakotasuna bermatzeko eta irregulartasunak saihesteko. "NANarekin, boto bakoitzaren baliozkotasuna bermatzen dugu", adierazi zuen zinegotziak.

Egutegia eta hurrengo urratsak

Azaroaren 3an, bozketa prozesua amaitu ondoren, botoen zenbaketa konpartsekin batzar batean egingo da, eta azaroaren 5ean, asteartea, egingo den bileran, Inauterietako gai nagusia jakinaraziko da. Berdinketarik edo gorabeherarik egonez gero, lan-mahai horretan konponduko da.

Azkenik, Agustín Valdivia alkateak herritarrak prozesu honetan parte hartzera animatu ditu. "Garrantzitsua da bozkatzea eta gure iritzia ematea. Horrela soilik ziurta dezakegu hautatutako gaia benetan ordezkagarria izango dela", adierazi zuen alkateak.

Behin gai nagusia aukeratuta, 2025eko Inauterietako jai-programaren diseinua hasiko da, eta bertan konpartsa eta talde guztiek parte hartu ahal izango dute, egungoak zein berriak. Zenbat eta jende gehiago parte hartu, orduan eta erakargarriagoa izango da programa.

Informazio gehiagorako, herritarrek udalaren webgunea bisita dezakete edo aipatutako boto-puntuen inguruko informazioa kontsulta dezakete.

Datuak

  • Proposamen guztira: 252
    • Postontzien bidez: 79
    • Proposamen online: 173
  • Hautatutako gaiak:
    • Fantasia eta Mitologia
    • Erdi Aroa
    • Munduan zehar bidaiak edo turistak
    • Zirkoa
    • Disney Mundua
  • Bozkatzeko epea: Azaroaren 3ra arte.