partekatu
• KIROLA
Lasarte-Oriako 5. San Silvestrea aurkeztu dute
Abenduaren 31n berriro itzuliko da San Silvestre lasterketa Lasarte-Oriako kaleetara. Ekimen herritar bat, San Silvestre Elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren sostengua duena. Bosgarren edizio honek garrantzizko nobedadeak izango ditu, Izan Iñurri proiektuarekiko solidaritatez jantziko delarik.
Aurkezpenean Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziak biziki eskertu zuen lasterketa hau antolatzeko egindako lana, eta aitortu zuen ahalegin handia egiten dutela herritarren partaidetza zabala sortzen duen kirol-jarduera ludiko honetan.
Udalak ekimenarekin kolaboratuko du eta, beharrezko azpiegitura eta udaltzaingoaren babesa eskaintzeaz gain, 2.000 euroko dirulaguntza bat emango dio dortsalak erosteko, zeinek Lasarte-Oria Tratu On Bat anagrama eramango baitute, bai eta jan-edanetarako erosketa-poltsak ere.
Ebentuaren antolatzailearen ordezkari moduan, Iosu Galdosek eta Nuria Palaciosek aletu zuten herritik atera gabe gozatu ahalko den ekitaldiari buruzko informazioa. Aurretik, ordea, azpimarratu zuten boluntarioen beharra dagoela ekitaldia antolatzeko. Jarduera 11:30ean hasiko da, Okendon jarriko den musikarekin, eta ondoren pintxo-pote solidarioa egingo da Izan Iñurri proiektuaren alde.
Aurten, berritasun gisa, haurrentzako kanpai-jotzeak egingo dira Okendo plazan 12:00etan, Porrotxek girotuta.
Arratsaldean, 15:00etan, beroketa egingo da musikarekin, kirol-festa honi hasiera emateko.
Lasterketaren aurkezpena 15:30ean izango da, Oken plazan. Handik, 16:00etan abiatuko da San Silvestrea, eta egingo duen bidea Lasarte-Oriako kale mordoxka batetik igaroko da, 6 km luzeko ibilbidean.
Bide batez, eskerrak eman zizkieten lasterketarekin kolaboratu duten pertsona, entitate, dendari eta ostalari guztiei, haiei esker sari asko banatuko baitira zozketa bidez parte-hartzaileen artean. Boluntarioen garrantzia ere nabarmendu zuten, haien lana erraza delarik eta denbora gutxi beharko duena. “Animatu eta jar zaitez gurekin kontaktuan Facebookeko gure profilean (San Silvestre Lasarte-Oria) edo e-mail bidez: info@sansilvestrelasarteoria.com”.
Jendea mozorrotzera ere animatu zuten, ganorazko edozein Sal Silvestretan usadiozkoa den moduan, kirol-festa horri kolorea emateko.
Sariak izango dira korrikalarien, patinatzaileen eta martxa nordikokoen gizonezko eta emakumezko kategorietako lehenengo hirurentzat. Mozorrorik onenek, ondoen mozorrotutako bikoteak eta ondoen mozorrotutako kuadrillak eta parte-hartzailerik zaharrenak ere saria izango dute. Nabarmendu zuten ohorezko dortsal bat izango dela Iraia Iparragirre futbol-jokalariarentzat.
Inskripzioa 3 eratara egin ahalko da:
- www.kirolprobak.com webaren bidez (abenduaren 28ra arte). Kostua 5 €.
- Antonio Mercero gunean (abenduaren 29an eta 30ean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Kostua 7 €.
- Antonio Mercero gunean (abenduaren 31n, goizeko 10:00etatik 13:00etara). Kostua 10 €.
Aurten, hauek dira lasterketako modalitateak:
1. Korrikalariak (6 km)
2. Nordic Walkinga (4,3 km)
3. Patinatzaileak (6 km)
Izena emateko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da.
Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau:
http://www.sansilvestrelasarteoria.com/hasiera
Beste informazio interesgarri batzuk:
Iturria: Lasarte-Oriako Udala