partekatu
• 2024ko AUTONOMIA HAUTESKUNDEAK
Lasarte-Oriako PSE-EEren Autonomia Hauteskunde Bulegoa zabalik dago
Otsailaren 28n posta bidezko botoa eskatzeko epea ireki da. Interesatu bazaude hura egitean, sozialistok tramitatzen laguntzen dizute.
Apirilaren 21eko Autonomia Hauteskundeak deitu ondoren, PSE-EEk bulego bat jarriko du lasarteoriatarren eskura hauteskunde-prozesu honetan laguntzeko. Han egongo gara botoa posta bidez tramitatzen laguntzeko, gure programaren berri emateko, behar dituzun boto-paperak emateko... Eta noski, zure iradokizunak, proposamenak, kritikak... entzuteko.
Datozen hauteskundeetan botoa Eneko Anduezak proposatzen duen gidoi aldaketa babestu nahi baduzu, baina apirilaren 21ean ez zarela Lasarte-Orian egongo edo beste arrazoirengatik (mugitzeko zailtasuna, gaixotasuna, etab.) ezin bazara etxetik atera eta botoa emateko arazoren bat izango duzula uste baduzu,otsailaren 28a eta aprilaren 11a bitartean laguntza emango dizugu posta edo notario bidez botoa tramitatzeko.
Nahi baduzu, edo edozein arrazoirengatik Herriko Etxea itxita badago, dei iezaguzu eta hitzordu bat hitzartuko dugu.
INFORMAZIOA JASOTZEKO, JAR ZAITEZ LEHENBAILEHEN HARREMANETAN GUREKIN
HERRIKO ETXEA.- Kalbario 7
TELEFONOA.- 943 372 869
EMAILA.- socialistaslasarteoria@outlook.com
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera, 11:00-14:00 / 17:00-19:00