partekatu
• 2023. HAUTESKUNDE OROKORRAK
Lasarte-Oriako PSE-EEren Hauteskunde Bulegoa zabalik dago berriz
Maiatzaren 30an posta bidezko botoa eskatzeko epea ireki da. Interesatu bazaude hura egitean, sozialistok tramitatzen laguntzen dizute.
Uztailaren 23ko Hauteskundeorokorrak deitu ondoren, PSE-EEk bulego bat jarriko du lasarteoriatarren eskura hauteskunde-prozesu honetan laguntzeko. Han egongo gara botoa posta bidez tramitatzen laguntzeko, gure programaren berri emateko, behar dituzun boto-paperak emateko... Eta noski, zure iradokizunak, proposamenak, kritikak... entzuteko.
Datozen hauteskundeetan botoa Pedro Sánchez eta PSE-EEren alde eman nahi baduzu, baina uztailaren 23an ez zarela Lasarte-Orian egongo edo beste arrazoirengatik (oporrak, mugitzeko zailtasuna, gaixotasuna, etab.) ezin bazara etxetik atera eta botoa emateko arazoren bat izango duzula uste baduzu, maiatzaren 30a eta uztailaren 13a bitartean laguntza emango dizugu posta edo notario bidez botoa tramitatzeko.
INFORMAZIOA JASOTZEKO, JAR ZAITEZ LEHENBAILEHEN HARREMANETAN GUREKIN
HERRIKO ETXEA.- Kalbario 7
TELEFONOA.- 943 372 869
EMAILA.- socialistaslasarteoria@outlook.com
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera, 10:30-13:00 / 17:00-20:00