Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BIRZIKLAPENA

Lasarte-Oriako Udalak kanpaina bat jarri du abian ostalaritzan beirazko ontzien birziklapena sustatzeko

Martxan jarritako kanpainak establezimenduak sentsibilizatzeko ekintzak indartuko ditu beirazko ontziak birziklatzeari dagokionez. Ostalarientzako baliabideak indartuko dira, gaikako bilketa errazteko.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak, Zerbitzuetako zinegotzi David Mateosek, San Markoseko Mankomunitateko presidente Loreto Osak eta herriko bi ostalaritza-elkarteetako ordezkariek aurkeztu zuten kanpaina hau. 

 
Lasarte-Oriako Udalak, Ecovidrio eta San Marko Mankomunitatearekin lankidetzan, kanpaina berri bat jarriko du abian, uztailaren bigarren hamabostaldian. Horretarako, ostalaritza-establezimenduei egingo zaie bisita, ostalaritzan beirazko ontzien hondakinak birziklatzea sustatzeko, eta Lasarte-Oriako ostalaritzako enpresaburuei euren jardueraren ondorioz sortutako hondakinak ingurumenarekiko errespetu handiagoz kudeatzeko lana errazteko. Hori guztia bat dator Europar Batasuna klima-aldaketa geldiarazteko sustatzen ari den ekonomia zirkularraren planteamenduarekin. 
 
Ekimen hori aurrera eramateko, landa-lana egingo da beirazko ontzien birziklapenaren arloko ezagutza indartzeko. Era berean, birziklatzeak Lasarte-Oriarentzat sortzen dituen ingurumen-onurei buruzko sentsibilizazioa sustatuko da. Edukiontzietara botatzen den beira % 100ean birziklagarria da, eta ontzi berriak fabrikatzeko erabiltzen da behin eta berriro, jatorrizko propietateak galdu gabe. 
 
Abian jarritako kanpaina ostalaritza sektoreari zuzenduta dago, eta beirazko ontziak birziklatzeko praktika hobetzea du helburu. Langile kualifikatuen bisitak uztailaren 14an hasiko dira ostalaritza-establezimenduetan. Lehen fasean, informazioa eman, eta beharrak hautemango dira, beirazko ontzien hondakinak birziklatzea errazteko edukiera desberdineko ontziak emanez, establezimendu bakoitzaren sortze-bolumenaren arabera. Ondoren, auditoriak egingo dira, hondakinak jatorrian behar bezala bereizten direla egiaztatzeko. 
 
Ostalaritza-sektoreak Espainian merkaturatzen diren erabilera bakarreko beirazko ontzien hondakinen ia % 50 sortzen du, eta beraz, birziklatze-helburuak lortzeko funtsezko sektorea da. Horregatik, sektorean ohitura jasangarrien ezarpenean aurrera egiteak hobekuntza nabarmena dakar klima-aldaketaren aurkako borrokan.
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala