partekatu
• LOZET
Lasarte-Oriako Zezensuzko eta erraldoien taldea (LOZET) hitzarmena sinatu du Udalarekin
Agustín Valdivia alkateak eta LOZETko presidente Sergio Lucas sinatu dute bi entitateen arteko harremanak arautuko dituen hitzarmena.
Lasarte-Oriako Zezensuzko eta Erraldoien Taldea (LOZET)ren ohiko funtzionamenduak berarekin dakartzan gastu orokorrak zati batean ordaintzeko xedez gauzatu da Hitzarmen hau, eta bereziki, ondorengo programa hauek eragindako gastuak:
a) San Pedro jaietan herrigunetik zehar erraldoi eta buruhandien sei saio edo kalejira eta zezensuzkoen hiru saio.
b) Zuzendaritza Teknikoa eta Elkartearen mantentze-gastu orokorrak.
c) Kide berriak lortu eta urteko jarduerak ezagutzera ematea.
d) Erraldoi, buruhandi eta zezensuzkoen mantenua eta konponketa. Gastu handirik suposatzen ez dituzten konponketa txikiak egitea
e) Gutxienez urtean behin inguruko herrietako erraldoi eta buruhandi talderen batekin elkartrukaketa bat.
f) Zezen suzkoen karkasak eta buruhaundientzako behar diren maskuriak erostea
Udalaren finantzazioa hurrengo hau da:
- 2021eko ekitaldia: 4.000 €
- 2022ko ekitaldia: 5.321 €
- 2023ko ekitaldia: 5.396 €