Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   INDARKERIA MATXISTA

Lasarte-Orian elkarretaratzea egin da indarkeria matxistaren aurka

Azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Eguna dela eta, Udalak kontzentrazio batera deitu du indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak gogoan, gaitz sozial hau salatzeko.

1. argazkia

Azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Egunaren harira, Udalak antolatutako ekitaldien artean, kontzentrazio batera deitu du Okendo plazako elkarretaratzean.

Indarkeria matxistari buruzko datuek ez dute itxaropenera gonbidatzen. Izan ere, Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, hautemandako kasuek gora egin dute, eta oso kezkagarria da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen indize altua.

GENERO-INDARKERIA

Aurten (azaroaren 17ra arte) Lasarte-Orian honako hauek izan dira:

  • Genero-indarkeriako 31 atestatu
  • 31 atestatuetatik 12k salaketa aurkeztu dute.
  • Urruntzeko 9 agindu eman dira.
  • Une honetan 37 urruntze-agindu daude jardunean.
  • Genero-indarkeriako 102 espediente daude aktibo.

ETXEKO INDARKERIA

Aurten (azaroaren 17ra arte) Lasarte-Orian honako hauek izan dira:

  • 11 atestatu, etxeko indarkeriagatik.
  • 11 atestatuetatik 6k salaketa aurkeztu dute (4 gurasoek, 1 erasotzailearen amaren egungo bikotekideak, 1 semeak).
  • 3 babes-agindu eman dira.
  • 9 babes-agindu aktibo daude.
  • Etxeko indarkeriaren 46 espediente daude zabalik.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala