partekatu
• GAZTERIA
#likezibereskubideei, gazte adingabeen eskubide zibernetikoen aldeko kanpaina berria
Gipuzkoako Foru Aldundiak 13 eta 17 urte bitarteko gazteak kontzientziatzeko kanpaina bat bultzatu du, sare sozialen erabilera onari eta beren eskubide zibernetikoen buruz. Abenduaren 1ean DJen eta hip-hopeko bi masterclass Gaztelekuan, sarrera gisa balioko dutenak.
Jesús Zaballos alkateak, #likezibereskubideei ekimena aurkeztu zuen, Foru Aldundiak 13 eta 17 urte bitarteko nerabeak sare sozialetan dituzten eskubideei —zibereskubideei— buruz sentsibilizatzeko sortua, haien erabilera desegokiak edo abusuak dakarzkien arriskuez kontzientziatuz.
Gazteria zinegotziak, Txus Alonsok, GFAko Gazteria eta Kirolak departamentuak antolatutako kanpaina honen garrantzia azaldu zuen, gazteria ahalduntzeko balio baitu, sare sozialen erabilera zuzena eta segurua egiten lagunduz. Gazteak parte hartzera animatzeko, Udalak masterclass batzuk jarri ditu martxan Gaztelekuan.
Irati Zuloaga teknikariak azaldu zuenez, kanpainak, eta eskura jarritako materialek, zibereskubideak eta ziberbetebeharrak zehar-lerro gisa lantzeko balioko dute. Amaiera gisa, abenduaren 1ean arratsaldez bi masterclass emango dituzte sare sozialetan ezagunak diren eta oso presente dauden bi pertsonaia gaztek. Klase horien barruan, pertsona gonbidatuek solasaldi baten bidez azalduko dute sare horietan nola planteatzen duten beren jarduera modu seguru eta egokian.
Abenduaren 1eko jarduera sarrera librekoa izango da, eta honako programa hau izango du:
17:00 - 18:30 – Unai Muguruza DJk, La Furia programakoak, DJen munduan sartuko gaituen klase bat emango du, soinuak nola nahasten eta aldatzen diren erakutsiz.
18: 30-20: 00 – Leire Urquijok, Go!azen taldeko dantzariak, hip-hoparen hastapenen klaseak emango ditu: nola dantzatu, pausoak eta erabili beharreko teknika, koreografia...
Amaitzeko, alkateak gurasoei gonbidapena luzatu zien beren seme-alabak klase horietara etortzera animatzeko, sare sozialak ondo erabiltzen ikas dezaten.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala