Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   FROILAN ELESPE

Lasarte-Oriako sozialistok Froilan Elespe gogoan dute gaur, ETAk hil zueneko XIX. urteurrenean.

Etxean bagaude ere, hilerrira joaterik ez badugu ere, lasarteoriatar sozialistok, Tomasi, Andoni, Josu eta bere familia omenaldian lagunduko ditugu, Froilánen askatasunaren eta Lasarte-Oriaren aldeko konpromisoaren oroitzapenean.

1 / 3
1. argazkia

ETAk hil zuela 19 urte betetzen direnean, eta COVID-19 koronabirusak krisia deklaratu zuen arren, lasarteoriatar sozialistok gure alderdikide Froilán Elespe gogoratzeko unea izango dugu gaur. Jarraitu beharreko eredua izan zen eta izango da askatasunaren eta demokraziaren balioen aldeko konpromisoa mantendu nahi dugunontzat, gure herritarren bizitza egunez egun hobetzeko konpromisoa mantendu nahi dugunontzat.

ETAk hil zuen, baina ezin izan zuen saihestu bere berdintasunaren, askatasunaren eta justiziaren aldeko borroka bizirik mantentzea. Sozialistok, COVID-19 koronavirusagatik konfinatutak egon arren, une bat izango dugu gure etxeetan, gure lanean, gauden tokian gaudela, gogoraratezko, familiari elkartasuna adierazteko eta gure konpromiso sozialista berritzeko.