partekatu
• SASOETAKO JAIAK
Bihar hasiko dira Sasoetako Jaiak
Sasoetako jaien egitarauak hiru egun ditu eta Lasarte-Oriako Udalak 3.190 eurorekin finantzatzen ditu.
Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso Jaietako zinegotziarekin eta Jose Antonio Rey eta Ivan Muñoz Sasoeta Sasoian elkarteko presidente eta idazkariarekin batera, auzoko jaiak aurkeztu zituen.
Udalak 3.190 euroko dirulaguntza eman dio Sasoeta Sasoian elkarteari, udalerriko auzoen barruko jarduerak sustatu eta babesteko, eta zehazki, jaietako jarduerak bultzatzeko, jaietako departamentuaren bitartez.
Jose Antonio Rey Sasoeta Sasoian elkarteko presidenteak adierazi zuenez, mundu guztiarentzat parte hartzeko programa bat egitea izan da asmoa, batez ere kalean gozatzeko eta pertsona guztiak protagonista izan daitezen, adina edozein dela ere. Gainera, jarduerak auzoko plazetan banatuta daude.
Aurten Extremadurako Virgen de Guadalupe etxea omenduko da, "denbora asko daramatelako auzoan gauzak egiten", zioen Jose Antonio Reyk.
Bazkarirako txartelak larunbatean 14:30ean erosi ahal izango dira Bagri Liburudendan. Gainera, ostiral eta larunbat gauean Food Truck bat izango da Andatza plazan.
Zozketarako txartelak ere eskuratu ahal izango dira. Zozketa igandean egingo da, 18:00etan, Andatza Plazan.