partekatu
• AUTOBUSAK
Markesina berria Oriako autobus-geralekurako
Oriako autobus-geraleku berrirako markesinaren hornikuntza Construcciones Metálicas Biok S.L. enpresari adjudikatu zaio. Markesinaren kostua 11.999 eurokoa da.
Markesina Oriako Karmengo kaperaren ondoan instalatuko da, eta hango gurasoak aspaldidanik egiten ari ziren eskari bati erantzuten dio, haien seme-alabak eskolako autobusaren zain dauden bitartean eguraldi txarretik babestuko baititu.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala