Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 1ean hasiko da eta otsailaren 28an amaituko da. 3 kartel hautatuko dira eta irabazlea 2023ko Lasarte-Oriako Martxoaren 8ko egitaraua iragartzeko kartel ofizialtzat hartuko dugu.
Kartela lantzeko teknika erabat librea da. Kartelak formatu digitalean nahiz formatu fisikoan aurkeztu ahalko dira, eta izenburu batekin identifikatu beharko dira.
Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Emakumearen zentroan martxoaren 1etik 7ra erakutsiko dira.
Bertan, lanak, bozkatu ahal izango dira. Herritarrek ikusgai jarriko diren kartelei buruz duten iritzia adierazi ahalko dute, eta iritzi hori aintzat hartuko da 2. eta 3. saria hautatzeko.
Kartel irabazlea epaimahi batek erabakiko du: Lasarte-Oriako Udaleko berdintasun teknikari, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta gaian adituek aukeratuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da. Irabazleak sari bakarra jasoko du, 120 eurokoa, bigarrenak 90eurokoa eta hirugarrenak 60 eurokoa.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala