partekatu
• ZURMAILU ERAKUSKETA
Zurlanketa-erakusketa berria izango da Lasarte-Orian, herriko Zurmailu taldearen eskutik
Zurmailu Zurlan Taldeak urriaren 9tik 16ra bitartean erakutsiko ditu bere lanak Antonio Mercero aretoan. Inaugurazio ofiziala ostiral honetan, urriak 9, izango da, arratsaldeko 18:00etan, herritar guztiei zabaldutako ekitaldi batean.
Ostiral honetan, urriak 9, Lasarte-Oriako Antonio Mercero erakusketa aretoak ateak zabalduko ditu Zurmailu Zurlan Taldearen erakusketa berriari bide emateko. Herriko zurlanketa-talde hau bere eskulan zehatz eta zainduengatik da ezaguna, baita ohiko teknikak babesteko eta iraunarazteko duen konpromisoagatik ere.
Erakusketak aukera bikaina eskainiko die bisitariei udalerriko kolektibo honen lan artistiko xehea bertatik bertara ezagutzeko. Hautatutako lanek zura itxuratzeko orduan kideen dedikazioa, teknika eta sormena islatzen dituzte.
Ildo horretan, Lasarte-Oriako Udalak Zurmailu taldearen jarduna jarri nahi du balioan, eta herritarrak gonbidatzen ditu erakusketa bisitatzera. Aurten, kartela taldeko kiderik estimatuenetako baten omenez diseinatu da: Montxo, hain zuzen ere. Aurten hil denez, elkarteak gorazarre egin nahi izan dio, eta haren azken lanetako bat jarri dute kartel nagusian, zaldi baten zurlanketa.
Erakusketa hau ezinbesteko hitzordua da herriko arteaz eta artisautzaz gozatzen duten guztientzat, eta datorren ostiralera arte, urriak 16, bisitatu ahal izango da, ordutegi honetan:
· Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara.
· Larunbatetan: 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
· Igandeetan: 12:00etatik 14:00etara.