partekatu
• MUGIKORTASUNAREN ASTEA
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin" ekintza eramango du ostiralean, hilak 19, Lasarte-Oriara
Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginez, Azahara Domínguez buru duen departamentuak ekimen hau abian jarri du, herritarren artean joan-etorrietarako ohitura jasangarriak eta osasungarriak sustatzeko helburuarekin.

- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua: "Gipuzkoak ingurumena errespetatzen duen lurraldea izaten jarraitzea nahi dugu, bizigarriagoa, berdintasunezkoagoa eta Europako bizi-itxaropen handienetakoa duena. Horregatik, gipuzkoarren artean garraiobide jasangarriak ez ezik, osasungarriak ere sustatzen jarraituko dugu, hala nola garraio publikoa edo bizikleta. Eguneroko keinu txikiekin Gipuzkoarentzat nahi dugun etorkizuna eraikitzen lagun dezakegu".
- Agustin Valdivia, Lasarte-Oriako alkatea: “Aurten ere, kanpaina honi esker, Lasarte-Oriako herritarrek bizikletak berrikusteko aukera izango dute, eta, gainera, MUGIa ateratzeko aukera izango dute, halakorik ez badute. Guztioi animatzen zaituztet ostiral honetan furgoneta-tailerrera hurbiltzera eta zuen joan-etorrietan modu iraunkorrago eta osasungarriagoen alde egiten jarraitzera”
Donostia, 2025eko irailaren 15a.- Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin" ekintza eramango du datorren ostiralean, hilak 19, Lasarte-Orian. Gipuzkoako eskualde guztietako hogei bat udalerri zeharkatuko ditu, herritarren artean desplazamendu-ohitura jasangarriak eta osasungarriak sustatzeko. 2024an baino zortzi udalerri gehiago dira eta eskualde guztietako hirigune nagusietara eta, beraz, jende gehiagorengana iristea helburu du ekimen honek.
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Mugikortasunaren Europako Astean, furgoneta-tailer batek bizikleten oinarrizko konponketa zerbitzua eskainiko die MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten duten guztiei. Gainera, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, MUGI txartela eskatu nahi duten pertsona guztiei beharrezko laguntza eskainiko zaie. Horrela, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeaz gain (esaterako, herritarren artean bizikleta egunero erabiltzea), garraio publikoaren erabilera sustatzen da MUGI sistemaren bidez. Sistema horrek, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradun eta GGLAko presidenteak gogorarazi duenez, "abantaila ugari eskaintzen dizkie erabiltzaileei, doako transbordoetatik hasi eta deskontu eta hobarietara arte, 12 urtetik beherakoen edo mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileen doakotasunetik igarota". "Premiaz ibili behar dugu mugikortasun iraunkorrago baterantz, eta Gipuzkoako Foru Aldunditik beharrezko neurriak hartzen ari gara gipuzkoar guztien garraio publikorako sarbidea unibertsalizatzeko. Esku artean dugun apustu estrategiko garrantzitsuenetako bat da; izan ere, gure lurraldearen etorkizuna ez ezik, pertsona guztiek bizi-aukera berberak izango dituzten Gipuzkoa eraikitzeko dugun gaitasuna dago jokoan ", gaineratu du Azahara Domínguez diputatuak.
Bizikletak berrikusi nahi dituztenek edo MUGI txartel pertsonalizatua ateratzeko aholkularitza behar dutenek 16:00etatik 20:00etara Lasarte-Oriako Kalbario kalean.
Aurreko edizioetan bezala, furgoneta-tailerrera hurbiltzen direnek bi bizikletaren zozketan parte hartu ahal izango dute, baita MUGI txarteletan 20 euroko balioa duten 60 birkargatan ere.
"Gipuzkoak ingurumena errespetatzen duen lurraldea izaten jarraitzea nahi dugu, bizigarriagoa, berdintasunezkoagoa eta Europako bizi-itxaropen handienetakoa duena. Horregatik, gipuzkoarren artean garraiobide jasangarriak ez ezik, osasungarriak ere sustatzen jarraituko dugu, hala nola garraio publikoa edo bizikleta. Eguneroko keinu txikiekin Gipuzkoarentzat nahi dugun etorkizuna eraikitzen lagun dezakegu", hausnartu du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Agustin Valdivia alkateak ospatu duenez, "aurten ere, kanpaina honi esker, Lasarte-Oriako herritarrek bizikletak berrikusteko aukera izango dute, eta, gainera, ez badute, MUGIa aterako dute", eta kanpaina honetan parte hartzeko eta "joan-etorrietan modu iraunkorrago eta osasungarriagoen alde egiten jarraitzeko" deia egin die herritarrei.