partekatu
• ALDIZKARIA
Lasarte-Oria Lantzen aldizkariaren zenbaki berria
Jesus Zaballos alkateak Lasarte-Oria Lantzen aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu du, eta atzo hasi zen etxe guztietara iristen. Aldizkarian, azken aldian egindako jarduketa nagusiak xehatzen dira.
Udalak komunikazioari ematen dion garrantzia azpimarratuz hasi da alkatea, helburua delarik herritarra informatzea zertan gastatzen duen dirua eta zer zerbitzu eskaintzen diren. Horregatik egiten da ahalegina prentsa-oharretan, prentsaurrekoetan edo udalaren webean edota sare sozialetako bere perfiletan zintzilikatzen den informazioetan. Jende guztiak aukerarik ez duenez bide horietara iristeko, beharrezkoa egiten da paperezko aldizkari bat.
Horregatik, hasi da lasarteoriatarren etxeetan banatzen Lasarte-Oria Lantzen aldizkari munizipalaren 16. zenbakiaren 8.000 aleak. Aldizkariaren kostua 5.115 eurokoa izan da, eta Typo90 enpresak diseinatu eta inprimatu du.
Zenbaki honetan, udaleko departamentuek azken 6 hilabeteetan egin dituzten jarduketa garrantzizkoenak aurkituko ditugu. Gardentasunaren erakusgarri, aldizkarian zehaztuta ikus ditzakegu kontratu nagusiak, enpresa adjudikatarioak eta kontratuen kostuak.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala