Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2024. IHAUTERIAK

“Oihana”, 2024ko Inauterietarako gaia

Parte hartzeko prozesua amaituta, eta aurkeztutako proposamenak konpartsekin aztertu ondoren, 2024ko Inauterietarako gai nagusi gisa “Oihana” hautatu da.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso Jaietako zinegotziak aurkeztu zuten 2024ko inauterietarako aukeratutako gaia.

Inauterietarako gaiaren proposamenak aurkezteko epea behin amaituta, Udalak inauterietako konpartsak bildu zituen, gaiaz debatitzeko eta 2023rako leitmotiva hautatzeko. Herritarrek eta konpartsek planteatutako gaiak aztertuta, datorren urterako gai nagusi gisa Oihana hautatzea erabaki zen.

Guztira 47 proposamen jaso dira, 39 online eta 7 postontzietan, eta horietan 32 gai proposatu dira.

Inauteriak otsailaren 8tik, osteguna, otsailaren 12ra, astelehena, ospatuko dira.

Alonsok hitzordua baliatu zuen urriaren 17an, asteartean, 19: 00etan Gaztelekuan egingo den bilerara gonbidatzeko konpartsak eta herritarrak oro har, 2024ko Inauterien egitaraua prestatzen hasteko.

Programa zehazteko helburuarekin, hainbat bilera egitea aurreikusten da, adin guztietako lasarteoriatarrentzako programa bat egite aldera.

 

Proposamenak deskargatu

Aurkeztutako proposamenak [pdf]