Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

Otsailaren 7an hasiko da Lasarte-Oriako XIV. CIMASUB zikloa

Cimasubeko, Danok Kideko eta Udaleko arduradunek Itsaspeko Zinema Zikloaren XIV. edizioa.aurkeztu zuten. Ziklo honen bidez, itsaspeko bizitzari buruzko 27 film labur eta 3 dokumental ikusi ahalko ditugu.

1 / 2
1. argazkia

David Sánchez Cimasubekoak, Jesus Mari Egizabal Danok Kidekoak eta Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak aurkeztu zuten Itsaspeko Zinema Zikloaren edizio berri hau. 3 egunetan egingo da, otsailaren 7an, 14an eta 21ean (astelehenarekin), 19:00etan, Kulturetxeko auditorioan. Egun horietan 30 lanez gozatu ahalko dugu film laburren eta dokumentalen artean. Aurtengo eslogana: “Itsasoarekiko maitasunak dena ahal duenean”. 

 
Edizio honetan ez da sarrera beharrik izango proiekzioetara joateko, librea izango baita edukiera bete arte. 
 
Sanchezek adierazi zuenez, irudiaren sektoreko profesionalei oso interesgarria iruditzen zaie beren lanak lehiaketa honetan aurkeztea, eta horietako asko estreinaldi primizialak dira, aldez aurretik prestatzen dituztenak Donostiako zikloan aurkezteko eta hortik aurrera, nazioarteko beste lehiaketa batzuetara bideratzeko. Edizio honetan 2018an baino bi aldiz lan gehiago jaso dira lehiaketarako eta 14 herrialdetakoak. 
 
"Azkenean bete egin dugu helburua, alegia, itsas hondoan gertatzen dena ezagutaraztea; eta itsas hondoa eta biodibertsitatea gizakiaren inpaktuagatik jasaten ari dena.” 
 
Orain bere lana inoiz baino beharrezkoagoa dela uste du David Sanchezek. Arazo horren berri ematea, kontzientziatzea eta ikusaraztea, itzulerarik gabeko puntu batean gaudelako, hemendik aurrera suntsitzen dugun guztia ez baitugu berreskuratuko. Egoera oso larria da, eta Itsaspeko Zikloarekin uste dugu jendeak modu dinamikoagoan eta erakargarriagoan pantailan ikus dezakeela, eta jendea sentsibilizatzeko eta hunkitzeko modu errazagoa dela, eta hemen ikusten dutenak kanpoan eta guztion artean kontatzeko zerbait dakarkiela, eta apurka-apurka, ingurumenarekiko jarrera-aldaketa bat egin dezagun. 
 
Jesus Mari Egizabalek, bestalde, nabarmendu nahi izan zuen dagoeneko 14 edizio dituela lehiaketa honek, eta kasualitatez hasi zela, Paco Pizarrorekin izandako harremanagatik, Danok Kideren giza zientzietako klaseetara joaten baitzen. Urtez urte jende asko joaten dela ikusita, erabakia egokia izan zela esanez amaitu zuen. 
 
Aurtengo programazioa otsailaren 7an hasiko da CIMASUBera aurkeztutako 24 argazki onenen argazki erakusketarekin. Erakusketa kulturetxeko kafetegian ikusi ahalko da otsailaren 25era bitartean, 17:00etatik 21:00etara. 
 
Horrez gain, eskola-umeei eskaintzen zaien Txikizikloa dago. Sasoeta, Garaikoetxea eta Landaberriko 190 haurrek film laburren proiekzioaz eta urpeko munduko profesionalekin izango duten solasaldiaz gozatu ahalko dute hilaren 7ko goizean. Helburua da ingurumenaren egoeraz jabetzea eta kontsumo osasungarri nahiz arduratsuko jarrerak garatzea, eta ingurune hurbila errespetatzea eta zaintzea, haren kudeaketan arduraz parte har dezaten. Norberaren erantzukizuna lantzea eta planetak gure eguneroko bizitzan duen eraginari buruzko erabakiak hartzea. Erabaki pertsonalak eta kolektiboak hartzea, ezagutza zientifikoan oinarrituta. 
 
Aurtengo XIV. edizio honetan, hauek dira proiektatuko diren lanak: 
 
ASTELEHENA 7 
 
· 8 días. Víctor Sánchez Sayago. 3 minutu. La herradura. Granada. 
· Bird's Head. Alex del Olmo eta Lidia Mártinez-Seara. 3 minutu. Indonesia. 
· La alfombra azul. Jesús Manuel Martínez Guerrero. 4 minutu. La herradura. Granada. 
· Beacons of hope. Simone Piccoli. 10 minutu. Revillagigedo islands. Epaimahaiaren aipamen berezia. Baranda zuria. 
· S'Temple Bar - A la mar. Marc Pedrals Prat. 4 minutu. Palamo, Costa Brava. 
· Underwater tours. Juan Raya Rodríguez. 3 minutu. Espainia. Epaimahaiaren aipamen berezia. Baranda zuria. 
· Islas Canarias - Refugio de mantelinas. Felipe 3. saria. Brontzezko baranda, dokumentalen sailean. AQUARIUM DONOSTIA saria lan kontzientziatzaileenari, baranda zuriarekin. 
· Mare Nostrum. Javier Ferrer Martínez. 4 minutu. Ferra. Granada. 
· Patagonia Azul. Uriel Sokolowicz Porta. 4 minutu. Argentina. 
· Sint Eustatius Statia. Franck Fougère. 4 minutu. France. Epaimahaiaren aipamen berezia. Baranda zuria. 
· Cazones en Canarias. Felipe Ravina Olivares. 4 minutu. Kanariar Uharteak. 
· Janji. Alex del Olmo eta Lidia Martinez-Seara. 8 minutu. Indonesia. Brontzezko barandadun musika-bideo onenaren 3. saria. 
 
ASTELEHENA 14 
 
· Sebadales. Felipe Ravina Olivares. 3 minutu. Kanariar Uharteak. Gazte-lanik onenari BARCO MUSEO ECOACTIVO MATER saria. 
· Mediterráneo. Hector Ripollés eta Lledó Bernat. 4 minutu. Epaimahaiaren aipamen berezia. Baranda zuria. 
· Ring of Fire. Alex del Olmo eta Lidia Martinez-Seara. 4 minutu. Indonesia. 
· Otra mirada. Marc Pedrals Prat. 3 minutu. La Herradura eta Costa Brava. 
· Cantábrico Salvaje. Enrique Talledo Ruiz. 25 minutu. Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi. 2. saria. Zilarrezko baranda dokumentalen sailean. CRUSOE TREASURE saria, Kantauri itsasoan baranda zuriarekin egindako lan onenari. 
· Ambon. Alex del Olmo eta Lidia Martinez-Seara. 4 minutu. Indonesia. 
· Freaks. Julie Ouimet. 4 minutu. Indonesia, Florida, Kanada, AEB, Oman. AQUA SARIA, emakume batek egindako lan onenari. 
· El Mediterráneo. José Carlos Rando Lara. 5 minutu. Granada Lokuzio bidezko bideorik onenaren 3. saria, brontzezko barandarekin.
· Historia de un pecio. Daniel Aldaya. 13 minutu. Sudan/Espainia. Euskal EGUNKARIAREN SARIA, kazetaritza-lan onenari. 
· This is Egypt. Simone Piccoli. 3 minutu. Egipto. 
· Themba. Víctor Sánchez Sayago. 3 minutu. Espainia. Bideo lokuziodun onenaren 2. saria, zilarrezko barandarekin. 
· Triton Bay. Alex del Olmo eta Lidia Martinez-Seara. 6 minutu. Indonesia. Bideo musikal onenaren 2. saria, zilarrezko barandarekin. 
 
ASTELEHENA 21 
 
· CIMASUB 2021eko argazki onenen diaporama. Hainbat egile. 6 minutu. Planeta osoa. 
· Berharap. Alex del Olmo eta Lidia Martinez-Seara. 7 minutu. Indonesia. Bideo musikal onenaren 1. saria, DONOSTIA KULTURA saria, urrezko barandarekin. 
· Fragile. Vicente Leal Juan. 8 minutu. Espainia. Lokuziodun bideorik onenaren 1. saria, OCEANIC saria. 
· Jorge J. Candáni omenaldia. Jorge J. Candán. 4 minutu FRANCISCO PIZARRO sari berezia (Real Sociedad itsaspekoak) 
· Rumbo al pasado. Daniel Aldaya. 51 minutu. Sudan/Espainia. 1. saria. Urrezko baranda, dokumentalen sailean. REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA saria eta ONDINA saria. 
 
Itsaspeko zinemaren ziklo honi buruzko informazio guztia www.cimasub.com webgunean kontsulta dezakegu.
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala