Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

OTSAILEKO AGENDA KULTURALA

Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa eta Lasarte-Oria eratu zeneko urteurrenaren ospakizunak dira otsaileko programazioaren ardatz nagusiak, eta haurrentzako antzerkiarekin, zinemarekin eta operarekin osatzen da.

1 / 4
1. argazkia

Otsailaren 11n, 18an eta 25ean Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren VIII. edizioa izango du, Danok Kide elkarteak antolatua.

Hilaren 15ean, eta Lasarte-Oria eratu zeneko urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, 18:00etan hitzaldien aretoan, Jose Luis Navarroren Retazos III liburuaren aurkezpena izango dugu, eta 19:30ean, musika-topaketen barruan, Brigitarren komentuan, piano eta klarineteko Nébel duoa.

Otsailaren 9an, 17:00etan, haurrentzako antzerki bat izango da Kulturetxean. Glu-Glu konpainiak Pinotxo obra eskainiko du.

Eta otsailaren 16an, helduentzako teatroaren barruan, Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolazaren Rita izango dugu.

Hil honetan, haurrentzako zinemak otsailaren 3an Asterix edabe magikoaren sekretua filma ekarriko du, euskaraz. Hilaren 10ean Spiderman, un nuevo universo, filma proiektatuko da, 17an Bumblebee, eta 24an Uno más de la familia.

Helduentzako zinemak otsailaren 3an Sobre ruedas eskainiko du, hilaren 10ean El vicio del poder, 17an El gran baño, eta 24an La favorita.

Okendo zine-forumak hilaren 8an Jainkoak ez dit barkatzen proposatzen digu, eta 22an The guilty, biak ere JBAan. Eta JBGA Bertsio Digitalean, hilaren 13an Andrea Bocelliren “Festival musical sobre hielo” operaz gozatu ahalko dugu.

https://vimeo.com/239846955

Inauterien ospakizunak hilaren 23an hasiko dira, Euskal Inauteriekin, eta hilaren 28an Musika-Eskola Munizipalak kontzertu bufoa eskainiko du, Inauteriak direla eta.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala