partekatu
• UDALBATZA
Martxoko udalbatzarraren ohiko bilkura
Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du martxoko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.
Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:
- 2023ko otsailaren 9 eta 24an ospatutako bilkuren akten onarpena.
- 2022 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu den dosierraren berri ematea (Kreditu gehigarrien 2. Espedientea).
- 2022 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu den dosierraren berri ematea (1. Kreditu Zabalkuntza).
- Lasarte-Oriako 2023ko Literatur Lehiaketaren oinarrien aldaketaren onarpena.
- Bateragarritasun onartzeko eskaera onestea.
- Lasarte-Oriako udalaren 2023ko Lanpostuen Zerrenda onartzea.
- Bozeramaileen Batzarrak adostutako adierazpenaren kontu ematea: “2023ko martxoaren 8rako EUDELeko adierazpena”.
- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Martxoaren 8a, Zaintzen duen herria helburu”-buruzkoa.
- Galdera eta eskariak.