Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   UDAKO KIROL-JARDUERAK

Prest dugu aurtengo udako kirol-jardueren kanpainarako eskaintza

Heldu eta gazteentzako zein haurrentzako jardueren programa. Izena emateko epea maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 16ra arte zabalduko da. Jarduerak uztailaren 3tik 28ra bitartean egingo dira.

1. argazkia

Helduentzako kirol-jarduerak:

Total Traininga: Uztailaren 3tik 26ra, astelehen eta asteazkenetan, 19:30ean, 16 urtetik aurrera.

Bodyzumba: Uztailaren 3tik 26ra, astelehen eta asteazkenetan, 19:30ean, 16 urtetik aurrera.

Kardiofita: Uztailaren 4tik 27ra, astearte eta ostegunetan, 20:30ean, 16 urtetik aurrera.

Helduen igeriketa, hastapena: Astelehenetik ostiralera, hastapen-mailako taldea, 19:15ean. 16 urtetik aurrera.

Gazteentzako kirol-jarduerak:

Padela: Uztailaren 3tik 26ra, astelehen eta asteazkenetan, 10:00etan, 2012-2013 urteetan jaiotakoak.

Padela: Uztailaren 3tik 26ra, astelehen eta asteazkenetan, 11:00etan, 2010-2011 urteetan jaiotakoak.

Total Traininga: Uztailaren 3tik 26ra, astelehen eta asteazkenetan, 12:00etan, 2008-2009 urteetan jaiotakoak.

Haurrentzako kirol-jarduerak

Udalekuak: Astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 ordutegian.

  • 1. astea: uztailaren 3tik 7ra
  • 2. astea: uztailaren 10etik 14ra
  • 3. astea: uztailaren 17tik 21era
  • 4. astea: uztailaren 26tik 28ra

Haurren igeriketa: Astelehenetik ostiralera, hastapen-mailako eta jarraipeneko taldeak, 16:45ean, 17:35ean, 18:25ean. Jaioturtearen araberako taldekatzeak:

  • 2018-2019
  • 2016-2017
  • 2012-2015

Talde horietako batean parte hartu nahi dutenek izena eman ahalko dute kiroldegira deituz (943 376182 telefonora) edo kiroldegiko bulegora etorriz ordutegi honetan:

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00
  • Asteazkenetan, 17:00-19:00.

 

Izena online emateko aukera izango da (haurren igeriketan izan ezik) webgune honetan: http://tramiteak.buruntzaldea.eus/

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]